GURASO
ELKARTEKO AKTA 2017/10/12
Gai Zerrenada:
1.- Eskolako Akta:
XAKEA: Urriaren 9an hasiko da. 31 ikasle apuntatu dira.
HAUR TXOKOA: Haur txoko zerbitzuaren antolaketarako gela bakar bat egokituko da, ondorioz salto gela itxi da. Guk gela horren beharra ikusten dugu eta adostu da zuzendaritzarekin hitz egingo dela hori lortzeko helburuarekin.
IRRATIA: Irrati saioen emisiorako erabiltzen zuten DBHko gela tutoretza bihurtu dutenez, musika gela egokituko dute horretarako. Bertan zegoen materiala aprobetxatzeko aukera dute, nahiz eta tresna batek erreparatzera eman duten. Irratiak instalatzen ibiltzen den enpresa bateri presupuestoa eskatuta dago. Guraso elkarteari eskatu zaio antena berri bat jartzeko kostuaren erdia ordaintzeko prest gauden. Erabakia hurrengo bilerako utzi da.
MATRIKULA: Lau matrikula berri eta hiru baja izan ditugu.
BARATZA: Baratza txukuntzeko eskaera egin zaigu, hau egina dago. Programatzen dugun edozein konponketarekin ados egongo da ikastetxea.
ERLIJIOKO IRAKASLEA: Erlijioko irakaslerik gabe daude momentuz. Lankidego atalak erlijioko irakaslea izendatzeko eskatu dizkien dokumentuak bidalita daude.
IRTEERAK:
LH 1.2. mailak: Gorliz, apirilak 19-20
LH 3.4.mailak: Zuhatza maiatzak 9-10-11
LH 5.maila: EGB lemoiz martxoak 19-20-21-22
LH 6.maila: Arotzenea, urtarrilak 17-18-19
TINKO:
- HH 5 urriak 9:
“LOTTE 2” ; HH 3 ETA HH 4 maiatzak 8:”KOKO”
-
LH
1.2.3.mailak azaroak 6: “BALLENNA”
-
LH
4.5.6.mailak abenduak 18 : “Irabazi eta galdu”
2.- Gabonak: Inma
ados azaldu da abenduak 24ean soinua jotzeko.
3.- Eskola Kirola:
Eskolaren aldetan honen
inguruan jarrera utzia ikusten da. Ez dituzte umeak animatzen.
Hurrengo
bilera Azaroak 7 arratsaldeko seietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario