2012-10-29

GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-10-22)



GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-10-22)

Partaideak:  Regina Sorarrain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga,  Irma Tobar, Ioseba Karrera, Elena Alustiza, Ana Jauregi, Maider Zabala,  Eider Amundarain eta Feli Mujika.

Izendatu berri diren guraso partaide berriak:  Mª Jose Izagirre, Jaione Olano, Nekane Mujika, Juana Mª Davila, Iñaki Iturbe, Pilar Palomares, Leire Tello eta Larraitz Rodriguez/Xabier Maiza.

Guraso Elkarteak , URRIAREN 22an egindako bileran jorratu zituen gaiak honako hauek izan ziren:


A.   ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    IGE –GURASO ELKARTEA ETA  eta ORDEZKARITZA ORGANO GORENERAKO HAUTESKUNDEAK 2012-2013:
Emaitzak argitaratuta geratu dira eskolako sarreran. Ondo joan da prozesua. Orain arte, hautatuak ez dira eskolara galderarik egitera azaldu.
Eskolak, gaurko IGEko zuzendaritza batzordearen bilerara kide zahar eta berriak  deitu ditu. Eta kide berrietatik den denak etorri dira.


2.    ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN  BILERA ERATZAILEA:
Hauteskunde egutegiak zehazten du Ordezkaritza Organo Gorenaren bilera eratzailea azaroaren 5etik 9ra bitartean egin behar dela. Ondorioz, azaroaren 8an, 17:00etarako bilera deialdiaren proposamena luzatu dute eskolatik.
GAI ZERRENDA zehazteko dago, baina hurrengo hauek landuko dira:
·         Aurkezpena. Ordezkaritza Organo Goranaren eraketa.
·         2012-2013 Ikasturteko Plana.
·         2013-2014 ikasturteko espazio gabeziak.
·         E-Diagnostikoa.



3.    2013-2014 IKASTURTEAREN BEHARRAK AURREIKUSTEN:

2013-2014 ikasturterako HH 2 urteko gelarako beste bi talde aurreikusten dira izango direla, beraz, daudenekin 14 ikastalde izan daitezke eskolan. Une honetan, erabilera anitzerako gela bakarra geratzen da, musika gela. Ez bada beste leku edo espaziorik egokitzen edo eraikitzen, datorren ikasturterako musika/erabilera anitzeko gelarik gabe geratzeko arriskuan gaude.
Egoera honen aurrean, Udalarekin batera zer egin aztertu eta beste aukerarik dagoen ikusi beharko litzateke.






4. 2012-2013 IKASTURTEKO PLANGINTZA:
      Ikasturteko Plangintza 2012-2013 Ordezkaritza Organo Gorenaren bilerarako prest egon behar du, azaroaren 8rako.
      Guraso Elkartearen helburuak zehaztu ondoren, guraso elkarteko idazkariak (Eider Amundarainek)   eskolara bidaliko ditu.


5. ESKOLA-SUKALDEA:
     Rosa Iturralde sukaldariak erretiroa hartu du eta bere ordez beste langile bat etorriko da.  


6. ESKOLA-KIROLAK:
     6.mailako mutilek ez dute eskola-kirolean parte hartzeko izenik eman. Dirudienez, Intxurre futbol taldean izena eman izanak asetzen ditu eta ez dute bestetan parte hartu nahi.

  
7.  ORDENADORE GELA MUGIKORRA:
     Ikasturte honetarako ordenadore gela galtzearen ondorioz, Hezkuntza Saileko Plangintza ataleko arduradunek agindu zioten eskolari, ordenadore “gela” mugikorra bidaliko zutela. Oraindik ez da iritsi baina laster izango dela  adierazi dute aste honetan. Bere hitzetan, urriaren 15erako dena bideratuta egongo zela uste zuten, baina ….


8. BI IKASLE BERRI 6. MAILAN:
     Lehen Hezkuntza 6. Mailarako bi ikasle berri matrikulatu dira, marokoar jatorrizko bi ahizpa.


9. EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA:
      Ordezkaritza Organo Gorenaren bileran, ebaluazio diagnostikoaren eredu berriaren aurkezpena egingo du eskolak.



B.GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    ESKOLA- KIROLA / INTXURRE FUTBOL TALDEA.
     Eskola eta Intxurreren artean konpromisu bat egon da non Intxurre futbol taldean izena emateko orduan, eskola-kirolan parte hartzea derrigortzen zitzaien. Baina ikasturte honetan, 6. mailako mutikoek  Intxurre futbol taldean izena eman dute eta eskola-kirolan berriz, ez dira apuntatu. Ondorioz, eskola-kirola arriskuan ikusten da batipat III Zikloko LH 5. eta 6. mailako mutikoen kasuan eta konponbide bat bilatu behar zaio.

     Hurrengo bileran sakontzeko geratu gara gai hau.


2.    ESPAZIO FALTA ESKOLAN:
     Aurtengo ikasturtean, ordenadore gelarik gabe geratu gara,  datorren urtean berriz, arriskuan dago musika gela. Eta gainera, murrizketak direla eta, pertsonala gutxiago, ratioak igotzen ari dira eta iaz irakasle erdi bat kendu ziguten.  Eta zer egin genezake ?
    Gai hau, baita  Ordezkaritza Organo Gorenean ere azalduko da eta guraso kide berriei informatu ondoren, elkar lanean konponbideak bilatu behar direla azaldu da.


3.    GURASO PARTAIDE BERRIAK, BARNEKO ARDUREN BANAKETA:
     4 urte betetako gurasoak agurtu ondoren, jarraian guraso elkartearen barneko arduren banaketa prozesuari hasiera ematen diogu.   Lehenengo, informatu zaie guraso berriei guraso elkartearen barneko ardurak zein diren eta baita ere, guraso arduradun bakoitza azaltzen edo deskribatzen joan da zein diren bere ardurapean dituen lanak, koordinaketak, etab.  
     Ondoren, GURASO ELKARTEAREN BARNEKO ARDUREN BANAKETA gauzatzen da. Guraso partaide berri bakoitzak bere borondatez aukeratu du bete beharreko ardura.
    Beraz, honela zehaztuta gelditzen da GURASO ELKARTEAREN ERAKETA BERRIA:

GURASO ELKARTEAREN BARNEKO ARDUREN BANAKETA:

Guraso Elkarteko lehendakaria:
Guraso Elkarteko lehendakari-ordea:

 Leire Tello
 Iñaki Iturbe
Batzorde Iraunkorreko partaideak:
Tere Vara
Leire Tello
Jangela eta Haur Txokoaren arduradunak:
Mirari Beloki
Pilar Palomares
Kiroletako arduradunak:
MªJose Izagirre
Juana Mª Davila
Udaleko kultur batzordeko partaidea:
Elena Alustiza

Euskara, Hizkuntza normalkuntza batzordea:
Irma Tobar
Xabier Maiza
Idazkariak:
Felisa Mujika
Jaione Olano
Ekonomia arduradunak:
Agurtzane Arsuaga
Nekane Mujika
Baratza arduradunak:
Jexux Loidi
Iñaki Iturbe

 

HURRENGO BILERA:  AZAROAK 20 (ASTEARTEA), 18:00etan.

2012-09-28

GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-09-17)



GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-09-17):

Partaideak:  Regina Sorarrain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga,  Irma Tobar, Ioseba Karrera, Jexux Loidi, Elena Alustiza, Eider Amundarain eta Feli Mujika.

Guraso Elkarteak , IRAILAREN 17an egindako bileran jorratu ziren gaiak hauek izan ziren:

A.  ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    Ordezkaritza Organo Gorena/Guraso Elkartean gertatuko  aldaketak.
Guraso Elkarteko bajak:  DBHra pasa diren ikasleen gurasoak. Hiru tanda zaharrekoak eta bat tanda berrikoa.
·         Tanda zaharrekoak:  Patxi Karrera eta Larraitz Tobar.
·         Tanda berrikoa:  Patxi Rojo.
Ordezkaritza Organo Gorenerako hauteskundeak azaroan izango dira, azken orduko aldaketarik ez badago. Bi urterako zazpi ordezkari geratuko dira; hauteskundeetan zortzi ordezkari berritu beharko dira. Guztira: 15 ordezkari izango guztira.

2.    IKASLE ALTA/BAJAK:
HH 2:  Alta 1 /baja 1.
HH 3:  Baja 1
HH4:   Alta 1
LH1:   Baja 1
LH2:   2 alta
Guztira:   4 alta / 3 baja

3.    2012/2013 IKASTURTEKO IKASLE ETA IRAKASLE ZERRENDA, GELAKA:

HAUR HEZKUNTZA:
HH 2 URTE (A):  12 ikasle.  Irakaslea:  LEIRE SALABERRIA
HH 2 URTE (B):  12 ikasle. Irakaslea: BEGOÑA ARIN
HH 3 URTE (A):  13 ikasle. Irakaslea: IDOIA OBINETA
HH 3 URTE (B): 14 ikasle . Irakaslea: ROSI BORRACHERO
HH 4 URTE:  20 ikasle. Irakaslea:  ESTHER IRIGOIEN
HH 5 URTE:  24 ikasle. Irakaslea NEKANE GUERRERO
*HH IKASLEAK GUZTIRA:  95 ikasle
HH LAGUNTZA:  BAKARNE JUAREZ
HH LAGUNTZA:  JONE GUERRERO

LEHEN HEZKUNTZA:
LH 1. MAILA: 19 ikasle.Irakaslea:  Mª VICTORIA GOYA
LH 2. MAILA (A): 14 ikasle. Irakasle: NEKANE LOPEZ MILLAN
LH 2. MAILA (B): 15 ikasle: Irakaslea: IÑIGO AYERRA MUNDUATE
*1. ZIKLOKO IKASLEAK GUZTIRA: 48 ikasle   
LH 3. MAILA: 23 ikasle . Irakaslea:  LARRAITZ ARTANO
LH 4. MAILA: 18 ikasle. Irakaslea: ARANTZA GALARZA
*2. ZIKLOKO IKASLEAK GUZTIRA:  41 ikasle
LH 5. MAILA:  24 ikasle. Irakaslea: REGINA CARRERA
LH 6. MAILA:  18 ikasle. Irakaslea: ARANTXA MURUA
*3. ZIKLOKO IKASLEAK GUZTIRA: 42 ikasle
*LHko IKASLEAK GUZTIRA: 131 ikasle
*IKASLEAK DENERA:  226 ikasle


IRAKASLE ESPEZIALISTAK:
GORPUTZ HEZKUNTZA: IÑAKI ARMENDARIZ
MUSIKA: JOSEBA GARAIKOETXEA
INGELESA: JOKIN ARREGI
LAGUNTZA (INGELESA): AGURTZANE ETXEBERRIA
PT:  MYRIAM LARRAÑAGA
ORIENTATZAILEA:  ASUN ESNAOLA
LAGUNTZ (0,5): LURDES URRESTARAZU
PT-HIPI (0,5): XELA VIEITES ECEIZABARRENA
ALE (0,2 – IBILTARIA): BEGOÑA OTEIZA PIERA
ERLIJIOA: IRUNE GURRUCHAGA AIZPITARTE
HEZITZAILEA (0,5):  AITZIBER URRESTARAZU EGUIA


4. IKASTURTE HASIERAKO EBAZPENA:
Ale bat Guraso Elkartearentzat. Berrikuntzak komentatu dituzte bileran.

5. IKASTURTEAREN PLANIFIKAZIOA:
HH 5 taldea LHko eraikinera pasa da.
Ordenadore gela mugikorraren zain dago eskola, Ordezkaritzaren erantzunaren zain.
Hurrengo urteetarako plangintzarekin jarraitu beharra dago, 2013-2014 ikasturterako talde eta ikasgela  beharrak aurreikusteko.

6. KONPONTZE ETA GARBITZE LANAK:
Irailaren hasieratik lanean jardun dira udal langileak, eskola txukundu eta behar ziren konpontze lanak eginez. Eskertzekoa izan da beren egina.

7.  IKASTURTEKO KUOTAK:
Kuotak kobratzeko egutegia zehaztu beharra, adibidez:
IRAILA:  testu liburuak
URRIA: eskola materiala
AZAROA: Guraso Elkartearen kuota.
ABENDUA:  eskola-kirolak… Bi  kuotak izaten dira.

8. TESTU LIBURUAK
Banatu dira ikasleen artean.
Laster kuota kobratuko dugu, ikasturte amaierako oharrean agertzen dena.

9. ESKOLA-JANTOKIA ETA GARRAIOA:
JANTOKIA:
HH2:  10 mahaikide.
HH: 45 mahaikide.
LH: 69 mahaikide.
DBH: 102 mahaikide.

GARRAIOA:
Aldaba:  ikasle garraiatu bat.
Baliarrain: 7 ikasle garraiatu.
Orendain: 24 ikasle garraiatu.

10. 2011-2012 IKASTURTEKO MEMORIA:
Uztailean jaso zuen Guraso Elkarteak ale bat.

11. 2012-2013 IKASTURTEKO PLANA:
Ikasturte honetarako helburuak finkatu behar ditugu. Guraso Elkarteko kide batek  osatuko du.

12. ESKOLA-KIROLAK:
Astelehenean eskola-kiroleko batzordea elkartu zen: Monika, Patxi Rojo eta Jokin. Ikasturtea martxan jartzeko lehen urratsak eman ziren: oharrak eta izen emate orriak banatu geletan, ikasleekin hitz egin, egutegiak prestatu ….

13. BARATZA:
Jesus Loidik (Guraso Elkarteko kidea) baratzeko belarrak kendu eta garbitu du. Udalak iturria jarri du. Baina oraindik urik ez dago.
Haur batzuk bizikletekin baratzera sartu omen dira. Horrelako ekintzak ekiditeko, atea ixtea pentsatu da, kanpoko inor ez sartzeko. 
Jonek,  Agurtzanek  eta Lourdesek (irakasleek) hartuko dute parte baratza batzordean.

B.   GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    TOLOSAKO SASKIBALOI TALDEAN IZEN-EMATEA.
Guraso Elkarteko kide batek ekarri du Tolosako saskibaloi taldeari buruzko informazioa eta eskolan zabaltzeko (tabloian)  komentatu dugu.

2.    ARALARREKO GURASO ELKARTETIK JASOTAKO ERANTZUNA:
Aralarreko Guraso Elkarteak, gure eskaerari, eta baita inguruko herri eskolen guraso elkarteei emandako erantzunarekin gure desadostasuna azaldu dugu. Uko egiteaz gain, ez dute funtsezko arrazoirik eman.  Beraz, denon artean erabaki da gai honi berriro eutsi eta zerbait egin behar dugula.
Hasteko, Aralar institutuan seme-alabak dituzten gurasoak geratu dira gai horrekin aurrera egingo dutela. Idatzi bat prestatuko dute  sinadurak jasotzeko, eta ondoren  Aralarreko gurasoak izanik, hango Guraso Elkarteari  proposamena luzatuko diote.

3.    GURASO ELKARTEKO  HAINBAT DOKUMENTUREN BILKETA:
Bileran aipatu da, hainbat  dokumentu  (idatziak, eskaerak, proposamenak…),idatzi dituzten  gurasoen eskuetan geratu direla eta plantila horiek komeniko litzatekeela paperez edo eta baita euskarri informatiko batean gordeta Guraso Elkartean edukitzea, bertako eta ondoren etorriko diren gurasoentzako garrantzitsuak izango baitira. Dokumentu horiek dituzten gurasoak geratu dira e-mailez pasako dituztela elkartean gordetzeko.  

HURRENGO BILERA:  URRIAK 22 (ASTELEHENA), 18:00etan.

2012-06-23

GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-06-12)


GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-06-12):

Partaideak:  Patxi Rojo, Ioseba Karrera, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Ana Jauregi, Tere Vara, Jexux Loidi, Elena Alustiza, Mirari Beloki, Eider Amundarain, Regina Sorarrain, Larraitz Tobar eta Feli Mujika.

Guraso Elkarteak , ekainaren 12an egindako bileran jorratutako gaiak hauek izan ziren:


A.  ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.      EGUTEGIA 2012-2013.
Egutegia osatzeko datuak aplikazioak sartu eta ordezkariaren onespenaren zain daude eskolan. Eguerdian 1h 30´ko tartea geratu beharko luke bazkaltzeko, eta gure ikastetxean 1 h 25´ko saioa denez ordezkariaren onespena behar du.

2.      ENGLISH-PITINGLISH ESKAINTZA.
Jarduerak eskaintzen duen enpresaren izaeragatik (pribatua), irakasleek informazioa ez banatzeko iritziarekin jarraitzen dute. IGEk ere publizitatea ez banatzea hobesten du.

3.      IKASTURTE AMAIERAKO BERTSO SAIOA.
Zenbait gurasorekin hitz egin zuen eskolak bertso saioan abestutako bertsoetaz. Emandako erantzunak eta izandako azkartasunak asetu dituela adierazi dute.

Guraso Elkarteko BIlera ere hitz egin da horretaz eta ados gaude eskolak egindakoarekin. Honako oharra bidali zuen eskolak bertso saioan parte hartutako ikasleen gurasoentzako, gertatutakoaren azalpenak emanez:


4.      LPZ .
OOG eta IGEren izenean idatziak bidali dira Hezkuntza Ordezkaritzara. Bilera eskaera zuzendu zaio ordezkariari.
Bilera izan zen baina hala ere momentuz ez dago aldaketarik. 5 urteko gelan 24 ikasle egongo dira irakasle bakarrarekin eta beste bat jardunaldi erdian.
5.      IKASTURTE AMAIERAKO FESTA:
Jaia ondo atera zen. Berrikuntza izan zen oizeko partidena eta oso ondo atera zen. Baita arratsaldeko guztia ere.
6.      ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN BILERA.
Bilera, ekainaren 21ean, 16:00etan. Gai zerrenda:
1.      Ikasturte amaierako oharra:
·        2012-2013 ikasturteko eskola egutegia.
·        Testu liburuak 2012-2013 ikasturterako.
2.      2011-2012 Ikasturteko Plangintzaren memoria.
3.      2011-2012 ikasturteko kudeaketa ekonomikoa.
4.      2012-2013 ikasturterako Proeiktua: ikaskuntza kooperatiboak, teknologia berriak, elkarbizitza. HNP. Kalitatea. Hobekuntza Plana.
5.      Ahozkotasuna gelan proiektuko emanaldian abestutako bertsoak.
6.      2013-2014rako ildo estrategikoak.
7.      Eskolaren izen aldaketa. Guraso Elkarteak uste du ez dela garairik egokiean aldaketa egiteko baina ez du eragozpenik jarriko.
8.      Norberak lekarkeena.


Guraso Elkarteak DBHko estatutuen aldaketa proposatuz egin diren pausu guztien berri eman du. Beraien ikasleak Aralar institutura bidaltzen dituzten 5 eskoletako guraso elkarteek eskatu dute DBHko estatutuak aldatzea, LHn Guraso Elkartean egon direnak Aralar-en egon beharrik ez izateko.  Azken idatziaren arabera ARALAR institutuko guraso elkarteak ez du martxan jarriko prozesu hori. Datorren ikasturtean berriro gaiari helduko zaio.

7.      2012-2013 IKASTURTERAKO IKASTAROAK.
IGEk argazkigintza eta sareen kudeaketarako ikastaroak antolatzeko asmoa dauka.

8.      2012-2013 IKASTURTERAKO JANTOKIKO PREZIOAK.
2012-2013 ikasturterako jantokiko prezioak ezarri ditu Hezkuntza Sailak. Eskolan kuota lineala kobratzen da, hilero berdina. Horretarako, biderkatzen da prezioa (Hezkuntzak finkatutakoa) bider egunak (175) zati hilabeteak (10).

            ** Guraso Elkartean komentatu dugu kolpean aplikatutako igoera (%15ekoa) izugarria dela. Eusko Jaurlaritzak finkatutako prezioak direnez, ezin dugu ezer egin.

  
B)   GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.      KURTSO AMAIERAKO FESTA (EKAINAK 16):
Dena antolatuta bezala egin zen eta balorazio positiboa egin zen.  

Apuntatuta geratu dira lanen banaketak, erosketak, jolasen antolaketa (DBHko ikasleak)…, hurrengo urtean begiratu ahal izateko.


2.      ALEGIAKO FESTAK.
·        Uztailaren 11n, asteazkenean, goizeko 10:00etan, Kultur etxean bilera zehaztu da Guraso Elkarteko partaideak , Monika eta Udaletxeko norbait , gurasoen parte hartzea eskatutako jardueretaz hitz egiteko.

·        Uztailaren 13an, ostiralean, haurrak egindako marrazkiak plazan zintzilikatu behar ditugu. Arratsaldeko 16:00etan. Monikak: gantxoak eta sokak ekarriko ditu.

·        Uztailaren 13an: 3x3 partiduak izango direla jakinarazten digu Kirol guraso arduradunak.

·        Uztailaren 16an, Karmen egunean (astelehena), haurrentzako bazkaria antolatu da. Eta egun berean, arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jolasak. Bazkaria amaitzean,  15:30aldera, iaz bezala, altxorraren bila antolatuko da ( arrakasta handia izan zuen). 

·        Oharra prestatu eta bidaliko da eskolara guraso boluntarioak apuntatzeko interesatzen zaizkien jardueretan. Jarduera bakoitzean parte hartzeko ordutegiak zehaztuko dira:

o      Bazkarian parte hartu nahi duenak:  13:00etan, plazan.
o      Altxorraren bila: 14:30etan.
o      Jokuetarako: 16:30etan.

·        Altxorraren bila. Erosi behar dira: zintak, opariak …
·         
3.      HAUR TXOKOA:
            Elkarteko kide arduradunak komentatzen digu 11 ume daudela jada apuntatuta datorren  kurtsorako. Langilea eta zerbitzuarekin  oso gustura daudela familia guztiak.
            Aldi berean, garrantzizkoa ikusten da, ekainean abian jarriko den 2 urteko haurren matrikula berrien artean, Haur Txokoaren Zerbitzuari buruzko informazioa zabaltzea.
            Informazioari buruzko oharra egingo du eta eskolako zuzendaritzati emango zaio.

4.      LOGOTIPOA:
Guztion adostasunaz zehaztuta geratu da Guraso Elkartearen logotipoa.

5.      ERIZ MAGOA:
          Emanaldia asko gustatu zen eta parte hartzea ugaria izan zen. Bestalde, kide batek komentatzen du ekintza hauen emaitza (asistentzia aldetik, gustatu edo ez den gustatu) nonbaiten dokumentatuta geratu beharko litzatekeela (aktan edo dokumentu bat sortu behar). Diru asko kostatzen baitute eta hurrengo baterako jakinaren gainean egoteko.

6.      GINKANA (Ekainak 2):
Ekainaren 2an gauzatu zen jarduera hau. Langaurre Txirrindulari Elkartea da antolatzailea Guraso Elkartearekin batera.  Jarduera hau noiz egin guk zehaztu beharko genuke eta  urteko plangintzan sartu. Ekainean baino martxo-apirilean egokiago ikusten dugu. Datorren urterako kontutan hartuko dugu.

7.      KIROL KONTUAK.
            Kontuen  arduradunak jakinarazten digu orain arte izan den kirol arduradunari hil honetan (ekainean) baja emango diola kirol kontuetan, bere karguarekin amaitzen baitu.

8.      BARATZA:
            Baratza guraso arduradunak adierazten digu urik ez dagoela.  Udalari eskaera egin zaio eta ahal den azkarren alta emango dute berriro.                  

           
HURRENGO BILERA:  IRAILAK  17, astelelena 18:00etan.

2012-06-17

ESKOLAKO FESTA 2012

Ekainaren 16an ospatu zen aurtengo eskolako festa.
Goizean 10:00etan 6. mailako ikasle eta gurasoen arteko kirol jarduerak izan ziren eskolako jolastokian eta larraitz auzoan.




16:00etan ikasleen emenaldia izan zenb herriko frontoian. Jarraian merienda eman zitzaien ume guztiei jolastokian  (Ogi Berrik dohan eman zituen ogi eta napolitana guztiak, eskerrik asko!) Segidan hainbat joko egin ziren. Aurten DBHo ikasleek antolatu zituzten jolas horiek.
20:00etan Guraso Elkartearen eskutik zahagi ardoa egin zen herriko plazan.