![]() |
2013-05-13
2013-04-05
GURASO ELKARTEAREN BILERA (2013-03-18):
Partaideak: Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Jesus Loidi,
Juana Dávila, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez, Agurtzane Arsuaga, Leire Tello,
Jaione Olano eta Feli Mujika.
A- ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.- ZUHAITZ EGUNA.
Balorazio positiboa denon
aldetik.
Guraso Elkarteko kideak 14:45etan geratu gara eskolan laguntzeko.
IGEk egindako ekarpena: 100,-€-koa izan dela jakinarazi digu diruzainak.
3.- IGERIAN IKASTEKO IKASTAROA.
Martxoaren 18an hasiko dira 1., 2.,
3. eta 4. mailak, Tolosako Usabal kiroldegian. Aste bete oporren aurretik
egingo dute. Beste biak, Aste Santuaren ondoren.Ikasleen guraso bakoitzak ordaindu beharrekoa: 14,55 € izango da.
Gastuak (monitoreak + garraioa) honela finantziatzen dira:
--Foru Aldundiak: 18 € ikasleko.
--Udalerriek: Gastu orokorrari Foru Aldundiko finantziazioa kenduta, gelditzen den diferentziaren erdia jartzen dute, herri bakoitzak bere ikasle kopuruaren arabera. Alegiako Udalak gastuaren gehiengoa jartzen du.
--Ikasleen gurasoak: Gelditzen den diferentziaren beste erdia (14,55 €/ikasleko).
Guraso Elkarteak sinatutako atxikimendu-orria eskolara (Jokini) ahalik eta azkarren emango zaio, berak horrela eskatu baitu.
5.- GURASO BATEN KONTSULTA, HAUTSITAKO BETAURREKOEI BURUZ.
Bost urteko ikasle bati betaurrekoak hirugarren
aldiz hautsi zaizkio. Ama, asegururik badaukagun galdezka etorri da.Hezkuntza Sailak ez dauka horrelako asegururik.
Gurasoek erreklamazioa egin dezakete:
1.-Hezkuntza Sailari zuzendu eta eskolara ekarriko den idatzia, azalduz:
*Nor den. *Non bizi den. *Zer gertatu zen. *NANren fotokopia.*Fakturaren fotokopia.
2.-Eskolak idatzia osatuko du eskolan jasotako bertsioarekin.
3.-Bi idatzi hauek Hezkuntza Saileko Lege Aholkularitza atalera bidaliko ditu ikastetxeko arduradunak.
4.-Lege Aholkularitzako arduradunek erabakiko dute erreklamazioa kontuan hartu edo ez.
5.-Gasteizko Hezkuntzako arduradunek erabakiko dute erreklamazioa kontuan hartu edo ez.
Orainarte ikasturte bukaeran pasa izan digute betetzeko baina denbora gehiago izan dezagun, aurten, azkarrago. Ikasturte hasieran aurkeztutako txostenean oinarrituta hurrengo bileran osatzen hasiko gara.
1.-GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDIA.
“Beldurrak haurtzaroan” hitzaldia
zehaztuta dago: martxoak 21, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean. Eskolan
oharra banatuta dago. Baikaratik hitzaldiari buruzko kartelak bidali dituzte
eta eskolako, kultur etxeko iragarkietan jarriko ditugu, baita ere Hitzan, blogan … 40 inguru ikaslek eman dute izena. Bi talde osatu dira eta bi monitore izango dira tanda berean. Ordutegia: ostegunetan, 16:30-18:00, kultur etxean. Apirilaren 18an hasi eta ekainaren 6an amaitu (8 saio). Kostua: 1.450 €. Gai honen arduraduna ezin izan da etorri bilerara eta ikasleek ordaindu beharreko kuota hurrengo bileran zehaztuko dugu. Aurreko ikasturtean ikastaroaren kuota bi zatitan kobratu zen baina aurten, hasieratik kuota osoa kobratuko da eta bidaliko zaien oharrean zehaztuko da dena.
Aurten ere, familia bateko hiru seme-alaba (ikasle) ikastaroan daude izen emanda eta iaz erabaki bezala, kasu honetan, familiari hiru ordez bi kuota kobratuko zaizkio.
ANTZERKI TAILERRA:
16 ikaslek eman dute izena.
Bakoitzari bidali zaio oharra. Ordutegia: astearteetan, 16:00-17:00etara izango da.
Apirilaren 18an hasi eta ekainaren 18an amaitu (11 saio). Ikasleko kuota: 15
€-tan zehaztu da.
HURRENGO BILERA EGUNA : APIRILAK
23, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
2013-03-20
BELDURRAK HAURTZAROAN
GAIA: BELDURRAK HAURTZAROAN
*´Zergatik agertzen dira, nola jokatu.
* Haurren beldurrak.
* Beldurra, antsietatea, ikara.
* Beldurra eta sexuen arteko ezberdintasunak.
* Nola garatzen dira beldurrak.
-Por qué aparecen, cómo podemos actuar ante ellos.
-Los miedos en los niños-as.
-Miedos evolutivos y miedos aprendidos. - EGUNA: Martxoak 21, osteguna
-Miedo, ansiedad, fobia. -ORDUA: 19:00etan
-Miedo y diferencias entre sexos. - NON: Kultur etxean
-Cómo evolucionan los miedos. -HIZLARIA: Iñaki Sáenz
-Cómo evolucionan los miedos. -HIZLARIA: Iñaki Sáenz
2013-03-19
GURASO ELKARTEAREN BILERA (2013-02-19):
Partaideak: Mª Jose Izagirre, Jexux Loidi, Iñaki
Iturbe, Tere Vara, Nekane Mujika, Juana Dávila, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez,
Elena Alustiza, Feli Mujika, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki eta Jaione Olano.
A- ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK
SORTUTAKO GAIAK.
HH3 urteko haurren gelarako 4 haurrek izena eman dute, guztira 31 haur izango dira, beraz 2 gela.
Ikusi da, hurrengo ikasturterako gela bat behar dela, bainan zuzendaritzari esan behar zaio Alegia ikastetxeak duen arazoa, espazioarena, ez dugula ahaztu behar eta gai honekin borroka egiten segi behar dugula.
2.- JANTOKIkO ETA BEHAKETAREN TXOSTENA.
Araudia aztertzen ari dira
eta zirriborro bat utzi digute.Zirriborro honetan ikusten da
betebeharreko arauak zein diren eta betetzen ez dituenen ondorioak.
Ondoren irakasle taldeak bere proposamenak aurkeztuko ditu.Jarraian, jantoki batzordeak jasoko ditu aldaketak eta arautegia osatuko du.Gero martxoaren 11ean behatokia elkartuko da, bertan arauen eta neurri zuzentzaileen aurkezpena egingo da.
Jantokiko txostenari buruz, irakasle taldeak aztertuko du gaia.
Aurreko bileran, galdetu zen ogia bigarren platerarekin banatzearen arrazoia zein ote zen. Galdeketa hau egin da, eta erantzuna da ume batzuk ogia jaten dutela eta gero lehenengo platera ez dutela jaten.
Jangelako kuotaren ordainketaren gaian, zenbait duda daude:
- Gutxienez zenbat egun falta behar duen umeak eskolara joan gabe, kuota ez ordaintzeko.Hori bai, dena aurretik abisatuta.
- Umeak eskursioak izaten dituztenean, eskolak badaki umeak falta direla(egun bat edo gehiagotan), duda dago egun horiek deskontatu behar dituzten edo ez.
Jangelako kide arduraduna geratu da galdetuko duela.
3.- KORRIKA 2013
Martxoaren 14ean pasako da
Alegiatik arratsaldeko 19:30tan.
Aurten ere Korrika Txikia egingo da, urteroko zirkuitoa eginez.
San Juan eta Aralar eskolen artean KM bat erosiko da, kostua 400€ da.
Orain dela 2 urteko aktak begiratzen aritu gara ikusteko nola kudeatzen den KM-aren erosketa.
Aktan ez du ezer jartzen, kontua begiratzekotan gelditu da kontu hartzailea.
Azken orduko informazioaren arabera, San Juan ikastetxeak eta Aralar institutuak bien artean ordaintzen dutela eta gero eskolak guri erdia eskatzen digula. 2011ko kontuetan ez dago mugimendurik. Ikusiko da Jokinek eskatzen digun eta eskatzen badu ere ordainketa egiteko arazorik ez daukagu eta hurrengo bileran gaia azalduko da berriro.
4.- ZUHAITZ EGUNA.
Martxoaren lehen hamabostaldian
ospatuko da, eguna ez dago zehaztuta, eguraldiaren arabera izango da.
Eguraldiak lagundu ezkero, handienak egun pasa egingo dute Langaurrean. Udalak
ez du erabaki non landatuko diren zuhaitzak.
6.-IKASTURTEKO PLANGINTZAREN ALDI BATERAKO
MEMORIA.
Asunek IGE-ko bandejan utziko du
memoria,IGE-ko partea bete behar omen degu. Garbi ez daukagu zer betetzea tokatzen
den, jasotzean ikusiko da.
7.- BEHATOKIAREN BILERA.
2.puntuan komentatu bezala, martxoaren
11n Elkarbizitza Behatokiaren bilera izango da jangelako araudia begiratzeko. Guraso Elkarteko kide bat joango dela geratu da.
8.- INGELESA IKASTEKO IKASTAROA.
LH6.mailako ikasleak ingelesa
ikasteko barnetegian hartuko dute parte otsailak 25etik martxoak 1 arte. Guraso
bakoitzak 35€ ordainduko du, eta beste partea Hezkuntza Sailak ordainduko du.
B.- GURASO ELKARTE (IGE) -tik ATERATAKO GAIAK.
HItzaldiaren formatoa izango litzateke, teoriko-praktikoa, eta saio bakoitza 1:30 eta 2 ordu tartean.Posible dela otsailean hastea esan zaigu.
Gure proposamenetatik, 7 gai ziren, eta berak komentatu du 4 gai hauekin hastea badagoela:
- Beldurrak haurtzaroan.
- Autoestima sendotzeko proposamenak.
- Eraginkortasunez hitz egin eta entzun.
- Nola lagundu seme-alabei beren gatazkak gainditzen.
Komentatu da, lehendabizi saio batekin hasiko garela, eta ondo joaten bada orduan beste saioren bat jarriko litzateke martxan.
"Beldurra haurtzaroan" aukeratu da, eta martxoak 7 izatea proposatzen dugu, arratsaldeko 18:30etan. , Kultur Etxean . Gai hau zehazteko gelditu da.
2.- HAURRENTZAKO TAILERRAK.
Ikastaroari buruzko oharra bidalia dago, gaur bertan (otsailak 19, ) eta izena emateko azken eguna otsailak 26 izango da.
-Aukeratzeko egunak: asteartea edo ostirala.
-Aukeratzeko ordutegia: 16:00-17:00 edo 17:00-18:00 izango da (ordubete aukeratu behar da).
-Prezioa: 20€ inguru. Izena ematen duten kopuruaren arabera zehaztuko da.
Iraupena: 11 saio.
Ikastaroen planifikaziorako kide batzuk otsailaren 27an elkartzeko geratu dira, 17:00etan, eskolan.
Gai honen inguruan ez da ezer erabaki.
Ikusita gai honek duen garrantzia, gure atxikimendua bidali da. Dagoeneko erantzuna jaso dugu esanez 28 eskolek sartuak garela eta eskaera idatzia otsailak 15eko dataz Eusko Jaurlaritzan sartu dela. Bilerarako eguna eta ordua zehaztutakoan, abisatzeko geratu dira eta norbait bilerara joateko interesatuta badago, bere izena eta telefonoa eman dezakeela jakinarazten da.
Bestetik esan da, Eskola bakoitzak behar desberdinak dituela eta nahiz eta atxikimendua emanda izan, San Juan Eskolan dauzkagun beharrak eta eskaerak luzatzeko gure aldetik borroka egin beharko dugula.
Euskarako batzordekoei pasa zaizkie diptiko ereduak eta beraiek egingo dutela geratu dira.
Hurrengo bilera eguna martxoak
18, arratsaldeko 18:00tan.
1.-
MATRIKULAZIO KANPAINA.
Datorren
ikasturteari dagokionez, HH2 gelarako 17 haurren matrikulazioa izan da.Orduan
gela bat izango da. 2 urterekin hastea daukaten guztiak ez omen dute izena eman
esan da. HH3 urteko haurren gelarako 4 haurrek izena eman dute, guztira 31 haur izango dira, beraz 2 gela.
Ikusi da, hurrengo ikasturterako gela bat behar dela, bainan zuzendaritzari esan behar zaio Alegia ikastetxeak duen arazoa, espazioarena, ez dugula ahaztu behar eta gai honekin borroka egiten segi behar dugula.
Ondoren irakasle taldeak bere proposamenak aurkeztuko ditu.Jarraian, jantoki batzordeak jasoko ditu aldaketak eta arautegia osatuko du.Gero martxoaren 11ean behatokia elkartuko da, bertan arauen eta neurri zuzentzaileen aurkezpena egingo da.
Jantokiko txostenari buruz, irakasle taldeak aztertuko du gaia.
Aurreko bileran, galdetu zen ogia bigarren platerarekin banatzearen arrazoia zein ote zen. Galdeketa hau egin da, eta erantzuna da ume batzuk ogia jaten dutela eta gero lehenengo platera ez dutela jaten.
Jangelako kuotaren ordainketaren gaian, zenbait duda daude:
- Gutxienez zenbat egun falta behar duen umeak eskolara joan gabe, kuota ez ordaintzeko.Hori bai, dena aurretik abisatuta.
- Umeak eskursioak izaten dituztenean, eskolak badaki umeak falta direla(egun bat edo gehiagotan), duda dago egun horiek deskontatu behar dituzten edo ez.
Jangelako kide arduraduna geratu da galdetuko duela.
Aurten ere Korrika Txikia egingo da, urteroko zirkuitoa eginez.
San Juan eta Aralar eskolen artean KM bat erosiko da, kostua 400€ da.
Orain dela 2 urteko aktak begiratzen aritu gara ikusteko nola kudeatzen den KM-aren erosketa.
Aktan ez du ezer jartzen, kontua begiratzekotan gelditu da kontu hartzailea.
Azken orduko informazioaren arabera, San Juan ikastetxeak eta Aralar institutuak bien artean ordaintzen dutela eta gero eskolak guri erdia eskatzen digula. 2011ko kontuetan ez dago mugimendurik. Ikusiko da Jokinek eskatzen digun eta eskatzen badu ere ordainketa egiteko arazorik ez daukagu eta hurrengo bileran gaia azalduko da berriro.
5.- IKASLE BERRIAK LH-n.
Ikasle berriak hasi dira bigarren
hiruhilabetean.Hasitakoak atzerritarrak dira eta ez dakite euskaraz. Lehen IPI
bat bazegoen jardunakdi erdirako. Orain ikusita dagoen egoera, jardunaldi
osorako du lanaldia.
1.-FORMAZIOA.
Guraso kide batek Baikarakoekin hitz egin du. Bertako
teknikari bat izango da hitzaldiak emango dituena, Iñaki Saenz.HItzaldiaren formatoa izango litzateke, teoriko-praktikoa, eta saio bakoitza 1:30 eta 2 ordu tartean.Posible dela otsailean hastea esan zaigu.
Gure proposamenetatik, 7 gai ziren, eta berak komentatu du 4 gai hauekin hastea badagoela:
- Beldurrak haurtzaroan.
- Autoestima sendotzeko proposamenak.
- Eraginkortasunez hitz egin eta entzun.
- Nola lagundu seme-alabei beren gatazkak gainditzen.
Komentatu da, lehendabizi saio batekin hasiko garela, eta ondo joaten bada orduan beste saioren bat jarriko litzateke martxan.
"Beldurra haurtzaroan" aukeratu da, eta martxoak 7 izatea proposatzen dugu, arratsaldeko 18:30etan. , Kultur Etxean . Gai hau zehazteko gelditu da.
TXONTXONGILO TAILERRA:
Guraso kide arduradunak Topic-en informatu eta
presupuestoa ekartzekotan gelditu zen. Bera gaurko bilerara ezin izan du etorri
eta beste kide bati presupuestoa pasa
dio bileran aurkezteko. Irakurtzen egon gara baina agertzen den
moduan ez dugu ondo ulertzen eta arduradunarekin zenbait gauza argitzeko geratu dira: datak, prezioa,
taldeko kopuruak, irakasle kopurua…Ikastaroari buruzko oharra bidalia dago, gaur bertan (otsailak 19, ) eta izena emateko azken eguna otsailak 26 izango da.
ANTZERKI TAILERRA:
Antzerki tailerrari buruz, guraso kide batek
presupuestoa ekarri du. Gai honekin nahiz eta eritzi desberdinak egon, azkenean martxan jartzea erabaki da, Aste
Santua pasata hasi eta kurtso bukaerarte izango litzateke. Abisua Euskara batzordeak
ahal duen azkarren egingo du. Izena emateko azken eguna otsailak 26 izango da.
Oharrean 2 egun aukeratzeko jarriko dira eta ordutegian ere aukeratu egin
beharko da, astean egun bat izango da eta saioa ordubetekoa. -Aukeratzeko egunak: asteartea edo ostirala.
-Aukeratzeko ordutegia: 16:00-17:00 edo 17:00-18:00 izango da (ordubete aukeratu behar da).
-Prezioa: 20€ inguru. Izena ematen duten kopuruaren arabera zehaztuko da.
Iraupena: 11 saio.
Ikastaroen planifikaziorako kide batzuk otsailaren 27an elkartzeko geratu dira, 17:00etan, eskolan.
3.- TXANDALA.
Guraso kide batek eginiko
galdera edo proposamen bat luzatzen du. Zergaitik San Juan eskolak ez duen
txandala bat. Ikusten delako beste ikastetxe gehienak badutela. Komentatzen da,
lehen bazela, eta urte batzuk badirela gai hori ez dela aurrera ateratzen. Gai honen inguruan ez da ezer erabaki.
4. DONOSTIKO ZAZPI ESKOLAKO GURASO ELKARTEAK
EGINIKO ATXIKIMENDU ESKAERA.
Donostiako zazpi Eskolako Guraso
Elkarteak eginiko atxikimendu eskaera jaso dugu. Hezkuntza Sailara guraso
elkarteen kezkak eta eskaerak azaldu nahi dituzte, nola hala, aurrekontuak prestatzerakoan
hezkuntza komunitate osoa kontutan izatea, geletako ratioak haunditzea, gaixoaldietan
irakasleak ordezkatzeko epeak luzatzea, etabar… Ikusita gai honek duen garrantzia, gure atxikimendua bidali da. Dagoeneko erantzuna jaso dugu esanez 28 eskolek sartuak garela eta eskaera idatzia otsailak 15eko dataz Eusko Jaurlaritzan sartu dela. Bilerarako eguna eta ordua zehaztutakoan, abisatzeko geratu dira eta norbait bilerara joateko interesatuta badago, bere izena eta telefonoa eman dezakeela jakinarazten da.
Bestetik esan da, Eskola bakoitzak behar desberdinak dituela eta nahiz eta atxikimendua emanda izan, San Juan Eskolan dauzkagun beharrak eta eskaerak luzatzeko gure aldetik borroka egin beharko dugula.
5. AFARIEN TXARTELAK:
Guraso kide batek prestatu ditu txartelak
(bina lagunentzako afaria Arrue jatetxean) eta ekarri ditu bilerara banaketa
egiteko. Diruzaina geratu da Arruetik
pasatzeko abisua emateko eta ordainketa zehazteko.
6. GURASO ELKARTEARI BURUZKO
FOILETO INFORMATIBOAK:
Guraso kide batek foiletoa erderatu ondoren, banaketa egiteko geratu gara.Euskarako batzordekoei pasa zaizkie diptiko ereduak eta beraiek egingo dutela geratu dira.
2013-02-13
GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2013-01-28
Partaideak: Leire Tello, Iñaki Iturbe, Larraitz
Rodriguez, Nekane Mujika, Irma Tobar, Jaione Olano, Agurtzane Arsuaga, Pili
Palomares, Tere Vara, Elena Alustiza, Jesus Loidi, Mª Jose Izagirre eta Feli
Mujika.
A.-ESKOLAKO KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.-ESKOLA ZUZENDARITZARAKO HAUTESKUNDE PROZESUA.
2013-2014rako zuzendaritza proiektua aurkezteko epea gaur amaitzen da. Badirudi
inork ez duela bere burua aurkeztu.Hurrengo fasea, ikuskariak zuzendaria izendatzeko balioko duena, Aste Santuaren ondoren abiatuko da.
Igeri ikastaroa: martxoaren 18tik apirilaren 19ra bitartean burutuko da. Astebete, Aste Santuaren aurretik, beste biak, oporren ondoren. Bestalde, LH 1. zikloko taldeek Tolosara txangoa izan zuten, antzezlana ikustera.
3.-ABSENTISMO
KASUA-ESKOLARA ASKOTAN HUTS EGITEN DUEN IKASLEA.
Udal gizarte zerbitzuak, Hezkuntza Saileko
ikuskaritza eta zuzendaritza taldea ikasle baten absentismoa zuzendu nahian
bilerak burutzen ari dira. Egoera zuzentzea espero da eta esku hartzea bertan
behera uztea.
5.-IZEN
EMATE KANPAINA.
Astelehenean, urtarrilak 28, hasiko da
eskolan izena emateko epea. Hezkuntza Sailaren eskaintza aztertu dugu. Lehen hezkuntza 6.mailan, bajarik egon ezean, ez dago plaza gehiago eskaintzerik: 25 ikasle daude 5. mailan, 6. mailako 25 lekurentzat. Errepikatzailerik balego, ez da bikoizketarik izango, plangintza ataleko arduradunen esanetan.
Lehen Hezkuntza 1. mailan 24 ikasle aurreikusten ditugu eta topea 25ean dago, beraz plaza bat geratzen da libre.
2013-2014 ikasturterako aurreikusten den espazio faltarako IGEren ekarpena: aterpean gela bat egiteko proposamena. Irakasle taldearen iritziz, euria egiten duenerako ez dago nahiko aterperik, eta zaila ikusten da beste aterpe bat eraikitzeko aukera: krisialdiak erakarri duen diru falta, erakunde desberdinen artean konponbidea adostu beharra (Hezkuntza Saila /Alegiako Udala).
*Aterpearen
zati bat bakarrik izango litzateke Guraso Elkarteak proposatzen duena eta ez
osoa, beraz, Mª Jose, Guraso Elkarteko kidea, Udaletxeko aparejadore
teknikariarekin hitz egiteko geratu da, gai hau aztertu eta eginkortasuna
baloratu dezan.
*Bestalde,
matrikula kanpaina amaitutakoan eta ikasle berrien kopurua zehaztutakoan,
Delegaritzara joan gaitezke, proposamenak, eskaerak luzatzera.
6.-URTEAREN
HASIERAN IZANDAKO MATRIKULA BERRIAK.
2013an hiru ikasle hasi berri dira eskolan:-LH 1.mailan, 2 ikasle berri, neska (2013/01/22) eta mutila (2013/01/09).
-LH 5.mailan 1 ikasle berria, neska (2013/01/09).
7.-SAHARAREN
ALDEKO KANPAINA.
Urtarrilaren 31a bitartean, Saharara
bidaltzeko lehengaiak jasoko ditugu, Tolosaldea Sahararekin kanpainaren
barruan.Begirale baten jarrera zakarrari buruz, berarekin hitz egin ahal izateko, nor den jakin beharko lukete. Izatez, 10 begirale daude jantokian, bi urtekoen arduradunekin hasi eta 16 urte bitartekoraino.
Informazioa/txostenak bidaltzeko aukera aztertuko dute irakasleen artean. Oraingo eredua: begiraleek antzematen dutena jantokiko arduradunari adierazten diote, edota ikasleen tutoreei zuzenean. Tutoreek informazioa pasa behar diete gurasoei edo haurraren bila datorren arduradunari. Gurasoei adieraztekoa larria den kasuetan, jantokiko arduradunak zuzenean gurasoei telefonoz deitzen die.
Behar bada, kasu batzuetan, informazioa ez da tutoreenganaino iritsi eta zuzentzeko neurriak, hartzen ari da jantokiko batzordea.
*Mª
Josek, Guraso Elkarteko kideak, Tolosako ikastetxe bateko jantokiko txosten
eredua ekarri du jantokiko batzordeari aurkezteko (Leireri pasa dio Jokini emateko).
*Ogia :
bigarrengo platerarekin batera ateratzen dela eta zergatik hasieratik ez
den eskeintzen. Leire geratu da galdetzeko eta enteratzeko zein den arrazoia.
*Begirale
baten jarrera zakarra: Banakako kexak azaldu direla eta, eztabaidatu da
Guraso Elkartea sartu ala ez duen sartu behar guraso horiei alde jokatzeko. Kasu horretan
ikusten da, banakako kexak izanik, lehenengo,
guraso horiek begiraleari kexa azaldu beharko diotela eta jarreraz aldatzen
ez badu, jantokiko arduradunari, honek beharrezko
neurriak hartzeko.
B.- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-GURASOENTZAKO
FORMAZIOA.
Agurtzanek Baikaratik iritsitako
gurasoentzako formazio eskaintza (2012-2013) e-postaz aurreratu zigun.
Seme-alaben heziketan gurasoei lagungarri izan ditzaketen gaiak dira eta gai
desberdin batzuk aukeratu ondoren, Agurtzane Baikararekin zehaztekotan geratu
da. Proposatuko ditugu hiru hitzaldi, hilean bat, bukaeraldera. Eguna: osteguna eta ordua: aratsaldeko
19.00etan. Pilik komentatzen du, nahiz eta hitzaldiak euskaraz izan, erderazko euskarria, idatziz besterik ez bada, eman dezaketen. Agurtzane galdetzeko geratu da.
Denok ados azaldu gara egin duen lanarekin. Aldaketa bakarra, hiru guraso ez zeuden ados zabalketa egiterakoan, bere izenak triptikoan azaltzearekin eta gainontzekoek berriz, ez diote inportantzirik eman, baina azkenean erabaki da izenik gabe azaltzea, ikusita izenekin bi urtez behin zabalketa berritu beharko litzatekeela eta izenik gabe, aldiz, ez dela beharrezkoa izango, matrikula berriaren kanpainan guraso berriei ematearekin nahikoa izango da.
Euskara hutsean dago eta erderaz itzuli beharko da. Elebidun testua triptiko formatoan ez dela sartuko eta erderazko itzulpena beste foileto batean, formato berdinean, egiteko geratu gara (Felik egingo du) eta erderaz oharrak eskatzen dituzten familiei bi modeloak (euskara-erdera) emango zaizkie.
Aurten matrikulatu diren haur txikien gurasoei (2 urteko gela) hurrengo kurtsoan, irailean, banatuko zaizkie informazio foiletoak.
3.- GABONETAKO
KANTALDIA (BALORAZIOA).
- Nekanek kantaldi egunean jasotako dirua zehaztu digu: 339,12
€ . Horietatik Udalak 100 € jarri ditu. Pausoka Elkarteari zuzendu zaio aipatu
dirua.- Abestien zerrenda aldatzeko geratu gara, hau da, abesti berriak sartu behar ditugula zerrendan, datorren urterako. Zerrenda aspaldian berritu gabe baitago.
- Hamaiketakoaren osagaiak: *Txokolatea: 35 tableta Milka + 7 tableta gehiago erosi ziren = 42 tableta beharko dira hurrengorako. * 28 barra ogi.
- Soinujoleei eta trakotorearen gidariari Aurren afaltzeko gonbitea luzatuko diegu. Bakoitzari bi lagunentzako gonbitea larunbat batean afaltzeko. Txartelak Terek dauzkala iazkoak esaten du.
4. KIROLA:
PELOTA ESKOLA.
Mª Josek Intxurre Pilota Eskolari eskatutako
txostena jaso du. Txostenak dioenaren arabera, partiduak bakarrik egiten dituzte.
5.
MENDI ASANBLADAREN ESKAERA.
Mª Josek, Mendi Asanbladako arduradunekin
hitz egin du. Urtean 3-4 irteera umeekin joateko antolatu nahi
dituzte. Oso errezak. Irteera laburrak, inguruan ditugun lekuak ezagutzeko
aukera emanez, adib.: errota bisitatu, erlategiak, mehategiak… eta ibilaldi edo bisitatxoaren
ondoren hamaiketakoa eskeini… Goizeko 9 edo 10etatik aurrera izango dira irteerak,
buelta txikiak izango dira goizetik eguerdi bitartean. Doakoak dira. Beraz, Guraso Elkartearen bidez oharrak gurasoei bidaltzea
eskatu digute, ahalik eta guraso gehien irtenaldi horien berri izan dezaten. Izen-emateko orria,
eskolako tabloian jartzea proposatzen dute. Orainarte Iskiñan jarri ohia da.Haurrek bere gurasoekin edo arduradun batekin derrigorrez joan behar dutela azaldu da.
Eskolari baimena eskatu beharko dela lehenengo Leireri komentatu zaio, Jokinekin hitz egiteko. Oharrak eskolatik bidaliko baitira.
Mendi Asanbladari buruzko informazio laburra: bazkideak 10-12€-ko kuota ordaintzen dute urtean. Urtebukaeran babarrun jatea eta zozketa bat egiten da bazkideen artean. Autobusako irteeretan bakarrik egiten da ordainketa. Urte guztirako seguru bat bazkideen izenean egiten da.
6.
HAURRENTZAKO TAILERRAK.
Bi proposamen aurkezten dira, lehenengoa
Elenak aurkezten du eta bigarrengoa, Pilik, honako hauek dira:1) Antzerkia:
Izaskun Lopetegik luzatutako proposamena. Adina: LH 2. edo 3. mailatik gorako haurrak hobe (7-8 urtetik gorakoak). Helburuak: jokuen bitartez autoestima indartu, lotsak galdu …. Haur kopurua: gehienez 10-15 tartean. Astean behin, 2 ordu. Hiruhilabete bat. Urtebete edo kurtso osoa beharko litzateke obra bat ateratzeko. Espazio zabala behar da. Prezioa orduko: 35 €. Ez dakigu Izaskunen disposizioa zein den, berari galdetzeko geratu da Elena.
2) Topic (txontxongiloak):
Adinaren arabera, teknika desberdinak erabiltzen dituzte, aukera zabalak daude: txontxongiloak nola egin ikasi, historio bat inbentatu eta ondoren, aurkezpena egin. Adina: HH 4 urtetik aurrera. Haur kopurua: gehienez 20 haur talde bakoitzean. Adin desberdinetako 2 talde sortu daitezke. Materiala beraiek jartzen omen dute... Astean behin, 2 ordu edo 1,5 -ko saioak. Bi hilabeteetan. Aurreikusten den kostua: 1.500 € gutxi gora-behera, talde bakoitzeko. Ikasleko ekarpena zehaztuko beharko litzateke, izena ematen duten haur kopurua jakitean.
Ikusita, gauden garaian, bi tailer batera ezin dela antolatu, aurten, topic-txontxongiloaren tailerra, proposatzea erabaki da. Antzerkia berriz, datorren kurtsoan eskeiniko genuke.
Oharra egin eta eskolan pasako da (Irmak). Ordutegia: arratsaldeko 4:30etatik 6:00etara, egunak, asteartea edo osteguna aukeratzeko, HH4 urteko gelatik aurrera. Haur bakoitzeko egin beharreko ekarpena ere ( 25€-30€ koa gutxi-gora behera) bertan azaltzea komeni dela geratu gara.
Datorren bilerako eguna, OTSAILAK 19, asteartea, arratsaldeko 18:00etan.
2013-01-08
GURASO ELKARTEA DATA 2012-12-11
GURASO ELKARTEKO BILERA 2012-12-11
Partaideak: MªJose Izagirre, Jexux Loidi, Juana Dávila, Elena Alustiza, Feli Mujika, Pilar Palomares, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodriguez eta Jaione Olano.
A.-ESKOLAKO KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.-HAURREN BABESGABETASUN EGOERETAN ESKU HARTZEKO PROTOKOLOA.
IGE-rentzat haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko protokoloa eta prozedurak eman dizkio zuzendariak, jakin dezagun kasu hauetan zer egiten duen ikastetxeak.
2.-JANTOKIEN DEKRETU BERRIAREN ALDEKO MANIFESTUA.
Jantokiari dagokion dekretu berri baten onarpena egin du Ordezkaritza Organo Gorenak.
Dekretu honetan azaltzen da, gaur egun duen garrantzia janariak gure bizitzan.Arrazoi hauetan oinarritzen dute dekretu honen aldaketa:
-Elikagaien eraldaketa eta prestaketa eremu hurbilenean egitea, nekazaritza ekologikoa bultzatzea, sasoiko elikagaiak kontsumitzea eta bertako produktoak kontsumitzea.
-Jantokiko kostuak jaistea, eta aldi berean langileen lan baldintzak hobetzea.
-Desadostasuna erakutsi momentu honetan jantokien kudeaketa egiten den moduari. Hau da, zentralizatua egotea, negozioa bezala bihurtua egotea eta honela irabazi haundiak dituztela.
EHIGEK sinatutako ESKOLA-JANTOKIEN DEKRETU BERRI BATEN ALDEKO AGIRIAn IGE guztiak bertan ordezkatuta gelditzen garela jakinarazten du Agurtzanek.
3.-HAUR HEZKUNTZAKO BEROGAILUAREKIN IZANDAKO ARAZOAK.
Arazoak daude berogailuarekin, bero haundia egiten duelako, eta ezin dute tenperatura erregulatu.Teknikariak dabiltza arazo honi konponbidea eman nahiean.Eraikina egin denetik, inork ez omen daki nola funzionatzen duen, nahiz eta urtero etorri errebisioa egitera. Momento honetan, programan aldaketaren bat egin dute, orain ikusi beharko da aldaketa honekin arazoa konpontzen den edo ez.
4.-LARRIALDIETARAKO PRESTAKUNTZARAKO ESKOLAREN HUSTUTZE SIMULAKROA.
Lehen 3 hilabeteetan zehar egin behar den larrialdietarako simulakroa egin da eta dena ondo atera dela.
5.-EUSKARAREN EGUNA, GABON KANTAK.
Eskolak eskerrak eman dizkio IGE-ri, abenduaren 3an egin zen gaztain jateari.
IGEk komentatzen zuen datorren urteari begira hobeto beharreko gauzak hauek direla:
- Gaztainak erretzea lehenago hastea.
- Gaztainak banatzeko garaian, orri txuriak erabiltzea, azkarrago lan egiten delako.
Gabon kantak:
Abenduaren 19ean egingo da entsegua arratsaldeko 15:30etan eskolako arkupetan.Euskara Batzordeko kideak gelditu dira oharra bidaltzekotan.
Gabon eguneko oharra ere bidaliko da.
6.-KUOTEN KOBRATZEA.
IGEren kuota kobratu dira, aurreko bileran esan zen bezala.
7.-BEHATOKIA ERATZEKO BILERA.
Elkarbizitza Batzordeko kideak bildu ziren abenduaren 10ean, zenbait gurasoekin (borondatez etorritakoak) eta 3 irakasle (Iñaki, Axun, Nekane).
Elkar informazioa pasatzea zen helburua.Baita gurasoak dituzten proposamenak jasotzea ere gustatuko litzateke.
Proposamenen barruan, aurreko urteetan aurrera atera diren kurtsillo, hitzaldiei buruz hitzegin zen.Batzutan antolatu diren kurtsilloak kanpotik etorritako jendeak eman dituela eta beste batzuetan herriko jendeak.
Antzerkia, txontxongiloak (Topic), zenbait ideiak aipatu ziren.Galdetzekotan gelditu dira hauen kostuak.Kostua zenbatekoa izaten den arabera, erabakitzen da IGE-ak kosteatu edo parte bat ordaindu. Mª Joseri galdetu zitzaion udaletxeak asmoa baduen ikastarorik martxan jartzea, erantzuna ezezkoa izan da.
Baikarari galdetuko zaio, gurasoentzako ikastarorik badagoen, Agurtzane gelditu zen galdetzekotan.
8.-JANTOKIKO BATZORDEA.
Pili Palomares, jantokiko arduraduna, jantokiko arduradunekin bilera izan du,ikasturtean izan diren gorabeherez hitzegiteko.
Momentu honetan, araua batzuk idatzi dira.Hurrengo pausoa izango delarik arau hauek betetzen ez dituenak ze ondorio izango dituen erabakitzea. Prozesu hau luze joango da, eta esaten da hurrengo ikasturteari begira jarriko dela martxan.
Momento honetan 224 haur gelditzen dira bazkaltzen.Bazkarien prezioak komentatu dira, ohikoak direnak, egunero gelditzen direnak 4,60€ kostatzen dela eguneroko bazkaria. Eta ez ohikoa dena 5€.
Ez ohiko tratua du, astean 3 egun baino gutxiagotan gelditzen dena, bestela ohikoa da.
Eusko Jaurlaritzari 12€ kostatzen zaizkio.
Gaur egun 3 menu ekartzen dira ikastetxera:
- betiko menua
- menu begetarianoa
- txerrikirik gabeko menua
Zeliako den haur bat dago eta honentzako ere menu berezia ekartzen da.
Zenbait gurasoen partetik kexa bat aipatu da, bazkal ordu ondorengo jolas orduan, haurrak erropa gutxirekin ateratzen direla jolastera.
Zaintzaileak arreta gehiago edukitzea eskatu da.
Komentatu da, euria egiten duenean txikienak barruan gelditzen direla. Eta haundiagoentzat musika gela irekitzen dela.
9.-ERAIKINAREN BEHARRAK 2013-2014rako.
Otsailean jakingo omen dela hurrengo ikasturteari dagokion beharrak, nahiz eta behar horiek orain ere badaudela eta denok dakigula egoera honen berri.
Hala ere gai hau aurrerago sakondu beharko da.
B.- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-ABENDUAK 24.
Aurreko bileran gelditu ginen gauza batzuk zehazteko:
. Traktorea eskatzea. Rekondorekin hitzegin da, bainan traktorea izorratuta duela.Beste batekin harremanetan jarri gaitu, erantzunaren zain gaude. Traktorea ez bada lortzen, estalpea ezin izango da atera.
. Loatzo Musika Eskola. Musikarekin izaten diren arazoak, gehienbat ez dela ondo entzuten, aurten Loatzo Musikako Eskolakoei laguntza eskatzea erabaki zen. Beraiek ere eguna nahiko konpletoa izaten dutela komentatzen da, gainera denek ez omen dituztela abesti guztiak jotzen, doinu desberdinak …. Arazoak ikusten dira, proposamena kalejiran jotzea da, eta abestiak Inmak joko ditu. Lehengo urtean bezala panderojolea jartzea erabakitzen da, Elenak bere gizonari esango dio.Bestela Mirari esango zaio.
Arazo honen aurrean, Josebarekin komentatu zen eta berak zioen, soinujolea jartzean, denok bere inguruan jarri behar dugula. Honela bozgarailua ez genukela beharko.
Jendearen inplikazioa behar da egun horretarako, zeren ikusten da guraso eta haurrak bere erara ibiltzen direla.Arazo honen aurrean, proposatzen da, IGEko partaide geran gurasoak gela bat hartu eta gela hori bideratu egun horretan. Adostasuna iristen da, esaten denean denon artean bideratzea elkartzen geran jende guztia.
.Ibilbidea. Luzegia dela diote. Erabakita gelditzen da, ze lekutan kantatuko den.Eguraldi txarra egiten badu, eskolako estalpean eta udaletxe azpian kantatuko da.
. Hamaiketakoa. Lehengo urteko erosketak ikusi ondoren erabakitzen da 35 txokolate tableta eta 28 ogi erostea. Erosketak, erabakita dagoen bezala egingo dira, hau da urtero leku desberdinetan erosketak egitea. Aurten txokolatea Matxinan erosiko da eta ogia Agirreri erosiko zaio. Erosketak Mirarik egingo ditu.
Hamaiketakoa preparatzeko, 10:15etan gelditu gera: Elena, Feli, Larraitz, Juana, Mª Jose eta Jaione. Bakoitzak kutxilo zerraduna eraman beharra dago.
.Bildutako dirua. Leirek ekarri duen proposamena onartzen da, Pausoka Elkarteari ematea. Elkarte hau behar bereziak dituzten Umeen Gurasoen Elkarte Gipuzkoarra da.
2.- KULTURA BATZORDEA.
Elenak bilera izan du udaletxekoekin, abenduaren 24ean olentzeroren etorrera dela eta. Udaletxeak laguntza behar du egun horretarako.Idatzi bat egingo da bolondresak eskatzen.
Mendi Asanbladako kide den Joxi Arandiak, IGE-ri laguntza eskatu dio ikusita azkeneko urteetan jendearen parte hartzeak beherakada jasan duela eta.Irteerak antolatzen direla, bainan aurrera ez direla ateratzen jende kopurua eskasa delako.
Beraiek egiten dituzten bilerak, Intxurre Elkartean egiten dituzte, parte hartzera gonbidatu gaituzte. Mª Josek esan du, ahal duenean azalduko dela bilera batetara.
3.- KIROL BATZORDEA.
Eguberrietako oporretan,pelota txapelketa antolatzen da Alegiako herriak inguruko beste batzuekin: Altzo, Amezketa, Ikaztegieta.
Azkeneko urteetan IGE-k 300€ ematen ditu diru laguntza bezala.
Dauden garaiak ikusita, komentatzen da diru asko dela.Galdetzen zen zertarako behar ote duten dirua. Esplikatzen da txapelketaren funtzionamendua: parte hartzaile guztiak Alegian elkartzen dira argazki bat ateratzeko. Finala urtero herri desberdinetan izaten da, eta sari hauek banantzen dira:
- Maila guztietan, bai lehenengo eta baita bigarren egiten dutenentzat trofeoak.
- Parte hartzaile guztiei niki bana.
- Eta denentzako, Alegian ateratzen den argazkiarekin ateratako egutegia.
- Bukatzeko denentzat merienda.
200€ ematea onartzen da, bainan memoria bat eskatuko zaie.
Datorren bilerako eguna, urtarrilak 21 da arratsaldeko 18:00etan.
2012-11-28
GURASO ELKARTEAREN BILERA (2012-11-20):
Partaideak: MªJose Izagirre, Jexux Loidi, Juana Dávila,
Elena Alustiza, Jaione Olano, Tere Vara, Irma
Tobar, Pilar Palomares, Agurtzane
Arsuaga, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodri-
guez eta Feli Mujika.
Guraso Elkarteak , AZAROAREN 20an egindako bileran jorratu zituen gaiak honako hauek izan ziren:
A. ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
IGEren POSTA BANDEJA.
Ikasleen Guraso Elkartearentzat eskolara
iristen den posta, bulegoko bandeja batean uzten digute, baita iraunkorreko
aktak ere.Eskolari (Jokini) jakinarazi zaio zein izango den Guraso Elkarteko postaz arduratuko den pertsona (Agurtzane) eta bulegoko giltza berak gordeko du.
2. BILERA
ORDUTEGIA:
IGEren
zuzendaritza batzordea asteartean biltzen denean, iraunkorra astelehenean
bilduko da.
IGEko
bilera eguna aldatzeko aukerak aztertu ditugu baina asteartea oraingoz egun
egokiena da denentzat eta momentuz mantenduko da.
3. ORDENADORE
BERRIAK.
Ordenagailu
gela galtzearen ondorioz, Hezkuntza Sailak 14 ordenagailu mugikorrez osatutako
armairu bat bidali du eskolara, wifi eta guzti. Ordenadoreak sarean sartzen
dituztenean, armairua gelaz gela eraman ahal izango dute.Ordenagailu horiek oraindik ez daude erabilgarri, informatikoak etortzea falta da martxan jartzeko. Beranduago erabakiko da, matrikula kopuru berrien arabera (otsailean), ordenagailu gehiago eskatu beharko ote den.
4.
ESKOLA KIROLETAKO BATZORDEA:
Joan
den asteko asteazkenean, urriak 14, eskola kiroleko batzordea elkartu zen. Bertan,
IGEren iazko ordezkariak eta Monika koordinatzaileak hilabetez hilabete egin
beharreko lanen kronograma azaldu zieten IGEko ordezkari berriei.. Partiduak
hasi dira eta baita lehen kuotak ere pasa dira.Bilera horretan aipatu da, Guraso Elkarteak erabaki beharko duela eskolako haurrek kirol elkarte pribatuetan izena emateko, aurrez eskola-kirolean izena emanda (fitxa beteta) egon behar dutela ala ez dela beharrezkoa eskola-kirolean alta emanda egotea. Ez dugu informazio gehiegirik eta beste batetarako sakontzeko utzi dugu.
6.
ELKARBIZITZAREN BEHATOKIA:
Hiruzpalau
bilera egingo ditu ikasturtean. Lehen bilera abenduaren 10ean egitea
proposatzen du Asunek eskolatik. Parte hartuko duten gurasoak zehaztu behar
dira.Elkarbizitza bilera, eguerdiko 14:30-16:00 bitartean izango da. Guraso boluntarioak behar dira, 2 edo 3 guraso. Aipatu ditugu orainarte elkarbizitza bileretara joan ohi diren gurasoak zein diren, eta bileran honetan dagoen horietako batek, besteei abisatzeko eta erantzuna eskolari (Asuni ) emateko geratu da.
B. GURASO
ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
IGE-IKASLEEN GURASO ELKARTEARI BURUZ INFORMAZIOA
ZABALTZEA:
IGE-Ikasleen
Guraso Elkartearen kuota kurtso hasieran
kobratzen zaie familiei eta diru hori zertarako den, hau da, zer egiten den ezjakintasun
haundia dagoela gurasoen artean, komentatu
dugu. Aurreko
bileretan ere hutsune horretaz jabetuta, orri informatibo bat egiteko eta
matrikulazio berrien garaian gurasoei
zabaltzeko geratu ginen. Beraz, orri informatibo bat egingo dugu Guraso
Elkartearen xehetasun guztiak jasotzen dituena, eta matrikula berrien kanpaina irekitzen
denean eskola bitartez gurasoei zabalduko zaie.
2.
ESKOLA- KIROLA / INTXURRE FUTBOL TALDEA.
Aurtengo kurtsoan,
LH 6. mailako mutikoek Intxurre futbol taldean izena eman dute eta
eskola-kirolean, aldiz, ez dira apuntatu. Intxurre futbol taldeak entrenamendua
eskeintzen die eta ezin dute partiduak jokatu. Asegurorik gabe daude. Gurasoek
badakite.
Jokaera horrekin
ikusten da Eskola-kirolean arazoak sortu daitezkeela, hau da, III Zikloko LH 5.
eta 6. mailako mutikoen
taldeak desagertzea. Beraz, hurrengo
kurtsorako gai hau berriro sakondu
beharko da eta neurri egokiak hartu.
3. ABENDUAK
3, EUSKARA EGUNA:
Aurten
ere, Guraso Elkarteak gaztaina erreak eskolako haurrentzako eskeiniko ditu. Guztia
lotuta
dago. Gaztaina erretzen dutenak (Joxe
Luis eta Lukax) abisatuta daude.
15:30etan banatzen
hasteko asmoa dute, beraz, 15:00etarako Guraso Elkarteko bolondresak
eskolan geratuko dira
Materiala:
bi mahai txiki (eskolako liburutegitik
hartuko dira) , kajak eta egunkari orriak.
Joxe
Luis eta Lukaxentzako opariak (gazta eta ardoa) guraso kide batek erosiko ditu.
4. GABON
KANTAK:
Gai
hau datorren bileran zehaztuko da, baina iazko gertakizun batzuk aipatu eta
hobetzeko proposamenak luzatu dira: Musika akustika hobetzeko soinujole gehiago jartzea; haurrak eta gurasoak soinujoleengandik ez banantzeko eta haurrak kantaldian amaitu bitartean taldean jarraitu behar dutela gurasoak ohartarazteko notaren bat bidaltzea. Traktorea eta karro-estalpea. Iaz bezala aurten ere eskatuko ditugu
Guraso kide batek Iñakiri (Loatzo) galdetuko dio ikasleak aurten ere eskolatik aterako al diren musika jotzera.
5.
EUSKARA
BATZORDEA:
Irmak eta Larraitzek, Euskara batzordeko arduradunak,
Udaleko Euskara Batzordean parte
hartu dute eta honako informazioa ekarri digute: Lehengo ikasturtearen bukaeraldera,
Udal Euskara Batzordeak eskatu zion Guraso Elkarteari bertako kide bat beraien
bileretara joatea aberasgarria izango zela.
Irma-Larraitz biak egondako bileran, honako hauek azaldu dituzte:· Euskara Elkarte bat osatzeko asmoa dago.
· Diagnostikoa, euskara maila nola dagoen herrian. Erabilera, gero eta gutxiago. Goitik behera dihoala. Herri mailan kezka handia dago.
· Euskara egunarekin lotuta, hitzaldi bat, kafe-tertulia… antolatu dituzte.
· Aldizkari bat osatu nahi dute. Urteko 3 ale aterako dituzte. Urtarrilaren bukaeran lehenenegoa. Izena zehazteko dago, agian prezio txiki bat izango du, oraindik ez dakite. Elkarte desberdinak bertan parte hartzeko aukera izango dute eta Guraso Elkarteak ere bere ekarpenak egiteko atal bat izango du. Oso interesgarria iruditu zaigu aukera hau gure berriak eta informazioa zabaltzeko, beraz, hasiera batean Irma, Euskara Batzordeko kidea, izango da idatziko duena, eta gainontzeko gurasoen ekarpenak ere kontutan izango ditu. Beste atalak: bertso eskola, elkarrizketa, pelota elkartea, bukaeran errezetak, musika gaiak eta denborapasak, kruzigramak, horoskopoak… literaturaren txokoa…
· EMUN web orrialdea euskara inguruan informazioa ematen duena.
Eskolan ere, Hizkuntz normalkuntzarako bi irakasleekin bilera egin dute. Pribilejiatuak garela baina kalean guraso pilo bat erderaz hitz egiten dute eta umeen artean ere. Harremanak eta ohiturak hartzen dituzte.
Programa desberdinak daude:
-Uribarri programa: Euskara bultzatzeko eta indartzeko programa. Alegiako eskola aspaldian dago sartuta.
-Etorkinentzako IPI harrera programa. Ikastetxean etorkin bat etortzen denean Irakasle bat dago (IPI) apoio edo errefortzu moduan. Lanaldi erdirako. Bi urterako.
-Nowgela proiektua. Kantagintzan, bertsolaritzan eta irratsaioan. Diru-laguntzak jasotzen dute. Extraeskolarra bezala, bertsolaritza eguerdian.
-Ikastetxe mailan. Tabloian euskara txoko bat dago: euskara akatsak, albisteak, esaera zaharrak… Euskara egunean euskaraokea, herri-kirolak, lehiaketa bat egingo da.
6.
ESPAZIO
FALTAREN AURREAN ZER EGIN:
ü
Proposamenak
pentsatu eta azaldu behar ditugu.ü Gobernu aldaketa gertatu da eta ikusi egin behar gobernu berriak zer dioen?
ü Matrikulazioak (31 haur) baina benetan zenbat etorriko diren ikusi egin behar da.
ü Iraunkorrekoak Jokini galdetzeko geratu dira: asuntoa bideratzeko legea nola dagoen.
ü Proposamena: Aterpearen zati bat ixtea, horma prefabrikatuen bitartez eta gela berriak sortu. Eta etorkizunean, eraikuntza berria eskatuko litzateke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
