2017-01-22

Guraso elkarteko bilera 2017/01/17 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO BILERAKO AKTA 2017-01-17



Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Iñaki Oreja, Imanol AIzpurua, Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea Larrñaga, Irene Lasa, Amagoia Murua, eta Urrategi Perea .


.
1.-Iraunkorreko Gaiak


- 2016 ekitaldiko aurrekontuak: Guraso elkarteari banatu zaio, eta taldeko diruzainak jaso ditu.



- Arbel digitalak: Ostegunean, urtarrilak 19an hiru Arbel digital jartzea etortzekoak dira. Honela LHko Tutoretza guztiak hornituta gelditzen dira.
* LH 1 A (Regina Carrera)
* LH 1 B (Regina Sorarrain)
* LH 2 B (Mikel Altuna)



- Tolosaldea Sahararekin: Tolosaldea Sahararekin” elikagaiak eta eskola material bilketa kanpaina:
           * Elikagaiak: Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta helduentzako pixa oihalak)
           * Eskola materiala: Koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak…)
Urtarrilaren 23tik 27ra.



- Agenda 21 etik ikasleak egin duten eskaerei udalak emandako erantzunaren berri ematen da.

- Piano jolea: Urtarrilak 24ean goizez, eskolan. Udaletxeak finanzatzen du.



- Ebaluazio Diagnostikoa: Froga hau arautzen duen Ebazpenaren luzatu digute.


- Baikarako aldizkariak: Gutxiegi bidaltzen dituzte eta eskaria egingo da baikarara.






- Abenduak 24ko kantaldia: Batzorde Iraunkorreko partaide diren gurasoak balorapen positiboa egin dute. Ikasleen jarrera ere oso ona. Ibilbide egokia izan da eta gustura ardura banaketekin, beti bezala, hobetu beharrrekoa gurasoen jarrera da. Hurrengo ikasturtean antolaketa lehenago egitea pentsatu da.
Bildutako dirua San Filipo elkarteari eman zaio.





- Musikako ekipoa: Zuzendaritzak Musikako ekipoa Guraso elkartearen eta ikastetxearen artean erosteko (erdibana ordainduta) proposamena egin du. Bileran bertaratutakoak ados daude ekipoa erdibana erostearekin baina, erosi behar denaren prezioa jakinda, eta ekipoak fundamentuzkoa izatearen beharra ikusten da.




2-- Antzerki edo Emanaldi hitzaldi eta tailerra antolaketak:

Emanaldia: ”Patata tropilakala” konpaniaren berri ematen da, obra desberdinak daude eta prezio desberdinak dituzte.



3--HPN-tik gonbidapena jaso da, gurasoak euskararen erabileraren inguruko 2 ordutako ikastaro bat egitera. Ikastaroa guraso elkarteak eta eskolak ordainduko dute erdibana.
Ikastaro-hitzaldi hau Korrika pasako den astean egitea ikusten da egoki, eta berau aurrera eraman aurretik gurasoen asistentzia bermatzekoaren beharra ikusten da.


BIgarren proposamen bat dago, “Pantallas amigas”-ek eskaintzen duten Teknologia Berrien erabilpen Osasuntsu eta arrisku gabea. Egokia ikusi arren, euskararen ingurukoa egokiagoa dela eta hau hurrengo ikasturterako uztea erabaki da.


Guraso elkarteak antolatzen duen tailerrerako, Grafiti bat egitea proposatzen da, jarduera hau oso egokia ikusi da bileran zeuden partaide guztiengatik. Ekintza hau antolatzen jarraitzeko zehaztapenak lortzeko geratu gara, data, pareta, kuota... Tailerraren arduradunarekin hitz egingo da eta erabakiak hartzen joango gara.





4- Santa Ageda:


Euskera batzordekoak, aurten Santa Ageda larunbatean tokatzen dela eta, eskolak ez du IUP-eko ekintzen barnean sartu. Horrelako egunak ospatzea beharrezkoa ikusten da eta ostiralean ospatzea eskatuko zaio zuzendaritzari ospatuko den hurrengo iraunkorrean.





5- Kirola


Guraso elkarteko kide batzuek antolaketaren inguruan hainbat kexa jaso dituela esan da, besteak beste: kirol arduradunek hainbat konpromezu hartu eta betetzen ez dutelako eta kotxeen antolaketa berandu egiten dutelako.
Shanti torneoa prestatzeko entrenamendu bereziak egongo zirela esan bazen ere, hirugarren mailako ikasleak bakarra egin dutela.
Imanol eta Iñakik haiekin hitz egingo dute eta kotxeen antolaketa, whats-app ez egiteaz gain, eskola aurrean dagoen tabloian jartzeko eskatuko zaie.

Eguberritako kirol kanpusaren balorazioa oso ona izan da.




6-Galderak eta proposamenak.



* Guraso elkarteko osaketan aldaketa bat egongo da Xabier Urdangarin etorri partez bere emaztea, Gema Mujika etorriko da, eta Gemak Kultura hartuko du eta Jon Asurabarrenak Baratza.





Hurrengo bilera otsailak 14an izango da arratsaldeko 18etan.

2016-12-16

Guraso elkarteko bilera 2016/12/14 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO BILERA 2016-12-14

Partaideak: Iñaki Iturbe, Nekane Mujika, Jaione Olano, Leire Tello, Irene Lasa, Andrea Larrañaga, Amaia Saizar, Imanol Aizpurua, Garbiñe Peñagaricano, Olatz Irazustabarrena, Urrategi Perea, Jon Asurabarrena, Xabier Urdangarin, Xabier Irazusta, Amagoia Murua eta Inma Altuna.

IRAUNKORREKO GAIAK:

1.- Agurra uzten gaituzten partaideei eta ongi etorria berriei.
Utzi dutenak:
  • Iñaki Iturbe
  • Nekane Mujika
  • Jaione Olano
  • Leire Tello
  • Pili Palomares
  • Unai Amondarain
  • Larraitz Rodriguez
Sartu direnak:
  • Olatz Irazustabarrena (lehendakari)
  • Urrategi perea (idazkaria)
  • Jon Asurabarrena
  • Xabier Urdangarin
  • Xabier Irazusta
  • Amagoia Murua
  • Inma Altuna
Berriei azaldu zaie ze lan egiten den guraso elkartean, nola banatuak gauden eta zer egiten duen bakoitzak. Beraiek aukeratu dute zein alorretan parte hartuko duten. 
2.- Gabonak:
11etan abituko gera urtero bezala eskolako patiotikan eta hamaiketakoa amaitu ondoren banatuko da. Gurasoei eskatzen zaie isiltasuna umeek abesten duten bitartean, ea lortzen den.
Musikako irakasleak abestiekin banatzen den orria eguneratu du,
Olentzero eramateko arazoak izan zirenez lehengo urtean eskolan galdetzea erabaki da aldez aurretik ea 6.mailako inor animaturko den lan hori burutzera. Ez balitz inor animaturko ez litzateke aterako.
Bildutako dirua San Filippokoei emango zaie.

3.- Kirolak:
Santi torneoan 6 taldek parte hartuko dute. 3. eta 4. mailakoak mixtoak izango dira. Saiaturko dira entrenamentu bat edo bi egiten talde bakoitzarekin torneoa hasi aurretik. Gurasoei abisua pasako zaie.
Pelotako txapelketa ere antolatu da aurreko urteetan bezala.
Kirol kanpusa izango da abenduaren 27 goizean. Bertan lau kirol landuko dituzte eta kirol hori praktikatzen duten herriko kirolariek eskeiniko diete. Amaitzean hamaiketako bat eta niki bana emango zaie haurrei.


Hurrengo bilera urtarrilak 17 asteartea arratxaldeko 6etan

2016-02-20

Guraso elkarteko bilera 2016.01.18

GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2016ko urtarrilak 18

Partaideak: Irene Lasa, Imanol Aizpurua, Larraitz Rodriguez, Leire Tello, Nekane Mujika, Amaia Saizar,  Pili Palomares, Iñaki iturbe, Garbiñe Peñagarikano eta Jaione Olano.


IRAUNKORREKO PUNTUAK:

1.- KONPOSTA:
Jangelako hondakin organiko batzuekin hasi dira konposta egiten. Asteak mailaka banatu dituzte.

2.- EUSKAL GIROTZE BARNETEGIA (URTARRILAK 25-28) LH5:
LH5A Elgoiberrera doaz eta LH5B Lemoizera. Autobus zerbitzuko aurrekontua bi enpresari eskatu zaie. Aizpurua  eta Tolosaldeari, azken hau izan da aukeratua.

3.- ZAKARRONTZIAK:
Jolastoki nagusian eta erreka ondoan jarri dituzte berriak. Faltan botatzen dira harmaila inguruan. Zuzendaritzari komentatuko zaio hurrengo bilera iraunkorrean.

4.- SANTA AGEDA:
Goizean 9.30 etan irtengo dira abestera eskolako patioan eta ondoren Udaletxe aurrean.
Ostegun gizena denez gero hamaiketakoa jango da eta musika jarriko da hau ospatzeko.

ONDOREN LANDUTAKO GAIAK:

                    JANGELA: Guraso batzuek eskatu dute ea posible den gela bat irekitzea etxeko lanak egin nahi dituzten aurrentzat.
                    Etxeko lanak: Baikaratik etxeko lanen inguruan inkesta bat pasatu digute eta interesgarria iruditzen zaigu. Baina beraiek planteatzen duten moduan egiten bada ez ditugu eskolako datuak ezagutuko eta ondorioz erabaki da eskola mailan egitea eta erantzunak guk jaso. Ez da zehaztu nola burutuko den.
                    Gabonetako emanaldia: orokorrean guraso elkarteko partaideak ez gera gustora gelditu nola joan den ikusita. Umeak sakabanatuta ibili dira, guraso askok hartu dutenez parte oso talde haundia sortu da eta ez da isiltasuna errespetatu abesteko garaian. Haur haundienak ez dute parte hartzen abesten. Zerbait pentsatu beharra dago honen inguruan.
                    Patinaia ikastaroa: arazoak daude astean zehar egiteko, frontoia oso okupatua bait dago. Ikusi beharko da ea aste santuan posible den. Imanolek hartu du honen ardura.
                    Eskolako festa, aurreko bileran zehaztu gabe gelditu zen, irakasleak  eguerdira aurreratzea ea posible ote den galdetu zuten, zenbait arrazoi argudiatuz. Iritzi desberdinak daude gai honi buruz, eguerdira pasako balitz lan gehiago dago egin beharra, eta guraso elkarteak laguntza beharko luke, denak ez dute garbi ikusten. Batzuk galdetzen dute, aurten saiakera bat egin eta ez balitz gustatuko, ea atzera bueltarik izango ote duen. Botazioa egin da, nahiz eta jende gutxi egon, eta ezezkoa atera da.
Hala ere, hurrengo bileran hitzegitekotan gelditu gera, dudak daudelako. Eskolari ez zaio ezer esango momentuz.


Hurrengo bilera otsailaren 16 arratsaldeko 18:00tan.

Guraso elkarteko bilera 2015.12.14

GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2015ko abenduak 14

Partaideak: Irene Lasa, Imanol Aizpurua, Larraitz Rodriguez, Leire Tello, Nekane Mujika, Amaia Saizar,  Garbiñe Peñagarikano eta Jaione Olano.

Lehenik ikestak irakurri ditugu. 8 bakarrik jaso dira eta bertan irakurritakoa komentatu da. Idea asko ez daude. Kontuan hartuko dira komentatu dizkiguten gauzak.

IRAUNKORREKO PUNTUAK:

1.- ABENDUAK 24KO KANTALDIA:
Ensaioa Abenduak 21 arratxaldean egingo da. Musika Inma eta Mirariri komentatuko zaie, lehengo urtean bezala. Ahal badute ensaiora joan. Musikarientzat afaria Arruen ematen zaie.
Hamaiketakoa kantaldia osoa amaitu ondoren banatuko da eta txokolatezko napolitanak eskatuko dira Ogi Berrin.
Maindira txuri bat hartu beharra dago dirua biltzeko. Bildutako dirua Potosi Komunitaterako izango da.
Oharra berridatzi eta korreoz pasatuko zaie gurasoei.
Hitz ordua hamaikak laurden gutxiak eskolako patioan azken gauzak lotzeko. Txalekoa eta makilarekin.

2.- BIZIKIDETZA:
Pasiloetako, komunetako eta jolasatokiko arauak jarri dira

3.- JANGELA:
Urtarriletik aurrera konposta egiten hasiko dira jangelako hondakinen zati batekin, udaletxeko langileen laguntza izango dute.

4.- BERRIZTU:
Berriztu planaren barruan 15 ordenagailu berri jarri dira ikastetxean.

5.- IDAZLEAK IKASTETXEAN:
Programa honen barruan Olaizola Lazkano, Jesus Maria (Txiliku) idazlea etorriko da ikastetxera 3 mailara. Aurrena liburua gelan laduko da.

6.- PIANOJOLEA:
Ikasturtero bezala pianojolea kontratatzeko diru laguntza eskaera egin da udaletxean

7.- APAINGARRI JASANGARRIAK:
Abenduaren 14ean jasoko dituzte udaletxeko langileek.

8.- IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA:
Jaialdia arratxaldean izan beharrean goizean izatea proposatzen da eskolatik. Arrazoia txikientzako bero asko egiten duela ekainean ordu horretan frontoiean eta oso pisua geratzen zaiela txikiei.
Aldekoak eta kontrakoan badaude baina hobeto begiratu behar dela uste dugu eta hurrengo bileran landu beharko da.

Imanolek komentatu du, kirolatako kuota ordaintzeko familia batzuk falta zirela, bekadunak.
Atzetik ibili behar izan dutela, bainan azkenean lortu dutela, eta lortu dutela kobratzea, bat izan ezik baja eman duelako.
Baita ere esan zuen, desfibriladore kurtsilloa egin dutela Intxurrekoekin batera, eta kurtsilloa Udalak ordaindu du.


Hurrengo bilera, urtarrilak 18 18.00tan.

2016-01-06

akta 15.11.11


GURASO ELKARTEKO BILERA 2015 AZAROAK 11
Partaideak: Joseba Garmendia, Nekane Mujika, Pili Palomares, Imanol Aizpurua, Irene Lasa, Garbiñe Peñagarikano, Larraitz Rodriguez, Amaia Saizar, Leire Tello, Iñaki Iturbe, Andrea Larrañaga, Unai Amondarain, Izaskun Lopetegi eta Jaione Olano.

Azkeneko bileran hartutako erabakiak irakurri dira, jende asko ez zelako izan bilera horretan.Komentatu zen, saiatu behar degula bileratara etortzen momentu batzutan erabaki batzuk hartu behar direlako. Bozkatu behar denean, zenbat persona egon behar duten galdetzen zen. Erdia + bat bagaude (8 lagun), erabakia onartua gelditzen da. 
Eskolako zuzendariak 2015-2016 ikasturteari dagokion memoria pasa dute, gero Organo Gorengoan onartzeko. E.mailez aurreratuko da kide guztiei, eta zerbaitekin ados ez bagaude, aurretik adostu behar degu. Bilera azaroak 17 arratsaldeko 16:30tan da.
Guraso elkarteko helbide elektronikoan, azaroak 9ean eskolatik bidalitako idatzi bat zegoen non galdetzen zuten azaroak 17 posible genuen bilera egitea. Bainan azaroak 10ean pasa zuten bilerako gai zerrenda. Josebak esan zuen, arazo informatiko batzuk egon zirela, eta hurrengoan ez da horrelakorik gertatuko.
Iraunkorreko gai zerrendarik ez dago.

1.-IKASTAROAK.
e.mail batzuk bidali dira zenbait ikastori buruz. Urtero bezala, Baikaratik ere jaso dira.
Aurreko bilera batean komentatu zen, denok saiatu behar degula informazioa aurkitzen ikastorei buruz. Eta berriro ere esan da.
Aurreko ikasturtean, lehen sorospen ikastaroak jarri ziren. Honekin lotuta, Igaldetzen da ea eskola kiroletako monitoreak ikastaro hau egina duten edo lehengo urtean norbaitek egin al zuen. Lehengo urtean, zenbait monitore joan zirela komentatu zen, eta ondo egongo litzatekela aurtengoak joatea.
Baita komentatu zuen, frontoian desfriladore bat jarria dagoela, eta agian ikastaro bat beharko genukela denok. Komentatu zitzaion, oso erreza dela erabiltzea, argibideak oso argi azaltzen direla.
Lehen sorospen ikastaroa martxan jartzekotan gelditu ginen.

2.-EGUBERRITAKO LUDOTEKA.
Guraso batek komentatu zuen, aurtengo eguberri jaiak oso luzeak direla, 3 aste guztira.
Bera Monikarekin hizketan aritu dela, eta elkarlana eginez, ea egun hoietan zerbait antolatzea lortzen dugun.Monika zinea kudeatzen duten taldearekin ere hitzegiten aritu dela baita ere komentatu zuen. Ez lirateke egun asko izango, 2 egun eta ordu ta erdi bakoitza.

3.- INKESTA
Baita ere komentatu du, berak inkesta bat bidaliko lukela guraso guztiei galdera batzuekin, ekarpen gehiago izateko, erlazioa hobetzeko,beraiek dituzten dudak jakiteko eta hobeto beharreko gauzak badaude jakiteko.
Euskera taldeko kideek euskeratuko dute, gaztelaniaz egin duelako.
Inkesten emaiatzak jasotzeko, buzoi bat jartzea erabaki da eskolaren sarreran. Zuzendariarekin hitzegitekotan gelditu dira.
Buzoi horretan, inkesten emaitzak ezik, balioko luke gurasoak dauzkaten iradokizunak bertan uzteko.


4.-EUSKERA EGUNA.
Aurreko egunean, euskera taldeko kideek bilera izan zuten. Abendua gainean degu, eta horrekin batera euskera eguna ere bai, abenduak 3 izango da.
Egitaraua pasa dute, egun horretan egingo dituzten ekintzen berri emanez.
Lukas eta Jose Luisi galdetzekotan gelditu gera, ea aurten ere lagunduko duten gaztainak erretzen. Beraiek erosten dituzte, eta gero guk ordaintzen dizkiogu. Laguntza eskeini dutelako, ardoa+gazta oparitzen zaie. Erosketak guraso elkarteak egingo ditu.
Egun horretarako, mahaia, papera behar izaten da eta udaletxeari eskatuko zaio.
14:30tan gelditu gera, dena prestatzen laguntzeko.

5.-HAURTXOKOA.
Komentatzen da, momento honetan dauden kuotekin, gastuak kubritu egiten direla eta gainera irabaziak daudela.
Proposatzen du edo dute, kuotak jeistea. Hau da, hilabete osoa 50€tara jeistea eta egun sueltoak egiten dituenak 5€tara.
Bozkatu degu eta baiezkoa atera da. Azaroko ordainketan aplikatuko dute, oharra pasako da.

6.-EGUBERRIAK.
Guraso baten proposamen bat ekarri da.
Ikusiten dela, DBHko jendea bere erara ibiltzen dela, eta momento batzuetan elkar topo egiten dugula. Proposamena zen, zerbait egitea hau ez gerta dadin. Guraso honek zioen, DBHko Guraso Elkartearekin hitzegitea, eta proposatu denok batera ateratzeko.
Gehiengoa ados azaldu da, guri ez dagokigula hau bideratzea, nahiko lan izaten degula gurea ondo antolatzea.
Erabaki da 24 goizeko geldialdia eta hamaiketakoa abesten amaitu ondoren egitea, oso goiz gelditzen da bestela eta jendeak alde egiten du.  Pentsatu da ere hamaiketakoa aldatzea, zerbait beroa agian izan daiteke
Hurrengo bilerarako ere ideiak ekarri behar dira dirua norentzat izan behar duen.

 

Hurrengo bilera Abenduak 14 arratxaldeko 6etan.

 

akta 15.10.30


GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2015eko urriak 30.

Partaideak: Andrea Larrañaga, Imanol Aizpurua, Larraitz Rodriguez, Iñaki Oreja, Leire Tello, Nekane Mujika, Pili Palomares,  Garbiñe Peñagarikano eta Amaia Saizar.

LANDUTAKO GAIAK:
1. GURASO ELKARTEAREN FUNTZIONAMENDUA:

Azken aldian elkarteak izandako funtzionamenduari begirada bat eman eta hobetzeko asmoz, oinarri batzuk jartzea erabakitzen da.

- Talde bezela jokatu behar du Guraso Elkarteak. Erabakiak bozketa bidez hartuko dira eta gehiengoaren nahia eramango da aurrera.

- Bileretan, dinamizatzaile bat egongo da. Bere lana bilerako gai zerrenda jarraitzea  eta gai bat luzatu edo gaietik kanpo irtetean elkarrizketa moztu eta erabaki azkarra bultzatzea izango da. Batzorde iraunkorreko kide bat izatea proposatzen da .

- Bilera eguna aurretik, bilerako gai zerrenda izango dugu eskura. Norbaitek bere batzordeko gai bati buruz hitzegin behar badu, iraunkorrari esan beharko dio gai zerrendan sartzeko.

- Batzorde bakoitzak bere gaiak mamituta eramateko aukera izango du eta azkeneko erabakia hartuko du elkarteak.

- Lanak, bileran bertan banatuko dira (Lan zerrendak osatuko dira). 

- Organo goreneko bilera bat dagoenean, Guraso Elkartea aurretik bilduko da gai zerrenda lantzeko.

2. ZEIN DA ESKOLAREN EGOERA IKASKETA MAILARI BEGIRA:

- Guraso Elkarteak nola jakin dezake eskolaren egoera zein den ikasketa mailari begira (Ebaluazio diagnostikoa). Aurreko kurtsoko emaitzak oraindik ez dira jaso. Organo goreneko aktak begiratu beharko lirateke aurreko emaitzak ikusteko.

3. GURASO ELKARTEA JARDUEREN PLANIFIKAZIOA.  

Hurrengo bilera, azaroak 11 asteazkena 18:00etan.

akta 15.10.19


GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2015ko urriak 19

Partaideak: Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Imanol Aizpurua, Unai Amondarain, Joseba Garmendia, Larraitz Rodriguez, Iñaki Oreja, Leire Tello, Nekane Mujika, Amaia Saizar, Izaskun Lopetegi, Iñaki Iturbe , Garbiñe Peñagarikano eta Jaione Olano.

IRAUNKORREKO PUNTUAK:
1.- GURASO ELKARTEA:
Bi partaide berri daude, Imanol Aizpurua kirol arduraduna eta Garbiñe Peñagaricano idazkaria.
2.- EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA:
Emaitzen zai jarraitzen dute
3.- IKASTURTE HASIERAKO BILERAK:
Goizez egiten dira bilerak eskolak goizeko ordutegia duelako. Guraso batzu ezin dira joan.
4.- LOMCE:
LH 2-4-6 an aplikatzen hasi da, lehengo kurtsoan LH 1-3-5 aplikatzen hasi zen. HJA eta erlijio katolikoko klaseak 2tik 1 izatera pasa dira eta HJA ordez “Balio sozial eta zibikoak” eskaintzen da. Zikloak desagertu egiten dira eta kuntsoero beteko dira akta. Bileran ez da oso garbi geratu ze suposatzen duen eta galdetzekotan geratu gera. Aurten diagnostiko probak LH3 eta LH6an egingo dituzte.
5.- KIROL BATZORDEA:
Udaletxea, eskola, guraso elkartea eta Monika udal teknikariak harremanetan jarriko dira kirol batzordea osatzeko. Kurtso hasiera honetan Monika bajan dago eta arazo asko egon dira multikirolak martxan jartzeko. Hau berriro ez pasatzeko zer egin pentsatu beharko litzateke.
6.- IKASTETXEKO PATIOAN:
Beharren zerrenda bat egin da eta udaletxean aurkeztekotan geratu gera.
7.- BIDELAGUNA:
Irakasleta Irati Garmendia Iraola. Baldintzak betetzen dituzten 4 pentsona aurkeztu dira. Programa honetan parte hartu behar duten ikasleen 13 guraso deituak izan ziren bilera batera eta hiru bakarrik aurkeztu ziren. Bilera arratxaldeko 16,15ean izan zen.
8.- ELKARBIZITZA:
Behatokia osatzeko partaideak behar dira. Komentatu da komeni dela gurasoei ondo azaltzea zein den honen helburua eta ze lortu nahi de. Oso parte hartze txikia du eta ikusi behar litzateke nola parte hatze hori haunditu.
9.- JOLAS GARAI ZUZENDUAK:
Elkarbizitzatik asteazkenetan jolas garai zuzenduak antolatuko dira.
10.- ORDENAGAILU BERRIAK:
15 ordenagailu berri ekarriko dituzte eta LH 5eko 2. taldean arbel digitala jarri dute.

IGEtik ATERATAKO GAIAK:

Komentatu zen, eskolako zuzendariak esan digu, guraso elkarteko kuotak guk gestionatu behar ditugula. Baita ere komentatu zion, guraso batzuk ez dakitela kuota ordaindu behar dela, eta hoietako batzuk prest daudela ordaintzeko. Gure artean komentatu da, informatu beharko dugula kuota ordaintzearen garrantzia.

Esplikatu du, beraiek nola egiten duten. Ordaintzen ez dituen familiekin egon dela, eta esplikatu zaiela ordainketa hoiek zertarako diren.

Baita ere komentatu zion, udaletxeak diru bat destinatua edukitzen duela eskolarentzako , eta eskolak parte gastatua duela.

Kiroletako arduradunak, Iñaki Orejak, komentatu zuen kiroletako kuota ere guk gestionatu behar degula.

Eskola kiroletako kurtsoa hasi da, eta Monika bajan dagoenez, partaide berriak ez zekiten zer egin behar zen. Eskolari laguntza eskatu zitzaiono, eta nahiz eta azkenean egin, hasierako erantzuna izan zen beraiek ez dutela lagunduko. Galdetzen da, nork arduratu behar den antolakuntzaz.

Monika bolondres lanetan ari da, eta normalean berak jakinarazten du lekua eta ordua, eta gelaz gela ibiltzen da. Gurasoak egin behar badute lan hau, ez zaigu oso egokia iruditzen.

Iñaki Baikarara deitzekotan gelditu da, antolakuntzaz enteratzeko.

Azkenaldi honetan konturatzen ari gera, elkar lagundu beharrean edo laguntza eskatzen denean, ez dutela eman nahi.

Egia da, zuzendaritzan jende berria dagoela.  Beraiek ere ikasten ari direla. Denon partetik jarri beharra daukagu, gure seme-alaben hobe beharrez. Orain arte, modu batetara funtzionatu du, eta again ez zen egokia, hori ere jakin beharra daukagu.

Gure kezkak azaltzekotan gelditu gera.

 

Hurrengo bilera, azaroak 11 18:00tan.