GURASO
ELKARTEKO AKTA
Partaideak:
Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Iñaki Oreja, Imanol
AIzpurua, Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea
Larrañaga, Irene Lasa, Gema Mujika , Garbiñe Peñagarikano, eta
Urrategi Perea.
Gai
zerrenda:
1-ESKOLAKO
AKTA
ELDUAIEN
HIZKUNTZA ESKOLAREN ESKAINTZA
Informazioa
korreo elektronikoz bidali da.
Eskaintzaren
artean:
Eskola-orduz
kanpoko saioak
Udako
hizkuntza ludoteka
Ikastetxeentzako
atzerriko egonaldiak.
Informazio
hau guraso guztiei zabaldu edo ez galdetu da eta bilerara
bertaratutakoak, ezetz erabaki dute enpresa pribatu bat dela eta
eskolaren bidea ez dela egokia propaganda hori zabaltzeko.
KORRIKA
TXIKIA
Korrika
txikia (Apirilak 6). Kilometroa erosteaz Marijo, kultur etxeko
arduraduna, arduratuko da. Erdia DBHkoek ordainduko dute. SAN JUAN
ikastetxeari dagokiona berriz ikastetxea eta Guraso elkartearen
artean ordainduko da.
Guraso
elkartekoek bukaera animatuko dute musika jarriaz eta ikasleei
txokolatea banatuz.
Aurreko
bileran erabaki zen moduan, guraso elkartea arratsaldeko lauetatik
aurrera arduratuko da egun horri luzapena emateaz.
NIGERIA
Martxoaren
13tik aurrera ikastetxean egongo dira ikusgai klasean egindako lanak.
Martxoaren
27tik aurrera kultur etxean jarriko dira ikusgai.
Kultur
etxea eta ikastetxea elkarturik Nigeriar ipuin kontalari batekin
harremanetan jartzen saiatuko dira.
IKASTETXEKO
ARBELAK
Arbelen
errebisioa egin du Eusko Jaurlaritzak kontratutako enpresa batek ea
amiantorik bazuten edo ez jakiteko. Ez dago arazorik.
KURTSO
BUKAERAKO JAIALDIA
Ekainaren
3an goizez izango da.
LH
5 LEMOIZERA
Martxoaren
13tik 16ra Lemoizko Euskal Girotze Barnetegian egongo dira LH 5.
mailakoek. Bertan LH 5. Mailako tutorea eta zuzendaria egongo dira.
Azken
2-3 urteko ohitura jarraituz, ahal den egokien, gurasoak korreo
elektronikoz informatuta egongo dira.
JOKINEN
JUBILAZIOA
Irakasleok
zerbait berezia egitea pentsatzen badute edo ideiaren bat bururatzen
bazaie, Guraso elkartearekin jarriko da harremanetan.
2-
Guraso Elkarteko zordunekin zer egin
Baikara-ra
deituko da informazio eske, ea beste Guraso elkarteak nola jokatzen
duten arazo honen aurrean eta Herriko gizarte laguntzailearekin ere
hitz egingo da.
3-
Antzezlan edo antzerki baten
aukeraketa
Patata
Tropikala konpainiarekin jarriko gara harremanetan, ea maiatzeko
ostiralen batean posible duten euren obretako bat eskaintzea.
4-
IKTko arduradunak interneten
eta sare sozialen erabilerari buruz
proposaturikoa.
Eskolako
IKTko arduraduna dago ikasleek internet eta sare sozialen inguruan
duten erabilerarekin eta Guraso elkarteari honen inguruan egin
beharreko lanketa baten iritzia ikusten du, alde batetik ikasleei
galdetegi bat pasa eta gero emaitzak ikusita erabakiak aztertu eta
aurrera eraman. Ideia ona dela iruditzen da eta eman beharreko
pausuak burutzeko eskatuko zaio IKTko arduradunari.
5-Irakasleen
jubilazio edo irakasleen agurrerako irizpideak
Eskolan
dauden irakasleak jubilatzen direnean, edo eta eskolan 15 urtetik
gora pasatzen duten irakasleekin, Guraso elkarteak detaile bat izan
behar duela ikusten da.
Hurrengo
bilerako, ideiak ekarri behar dira detaile horren inguruan.
6-Graffiti
Tailerrerako esaldia
Aukeratu
den esaldia hau da: EUSKARA GUK ZAINDU BEHARREKO LANDAREA DA.
Euskara
gu zaindu beharreko landarea da.
Grafiti
tailerreko arduradunari esan behar zaio,ikasle bakoitzak bere izenak
jartzeko beste modu bat pentsatzeko, Altzon dagoena ez da gehiegi
gustatzen.
7-
Patioko komunen egoera
eta garbitzaileen kexa
Garbitzaileak
duten kexari erantzuteko, haiei eskatuko diegu egoera txar batean
ikusten dituztenean argazkiak ateratzeko, gero argazki horiekin
gurasoei ohar bat bidaliko zaie, gogoraraziz, haur bakoitzaren
arduraduna bere gurasoa dela eta zerbitzu hori zabalik mantentzea
denon esku dagoela.
8-
Kurtso amaierako
festarako agertokiko
telaren kostua
(Joseba)
Agertokiak
izango duen kostu zehatza jakin behar dugu aurrera eraman edo ez
jakiteko. Silber prest azaldu da bere ikasleekin estruktura
muntatzeko, baina horretarako erabili behar den materialaren gastua
Guraso Elkarteak bere gain hartu beharko du.
Hurrengo
arazoa aurreikusi da,agertoki hori gordetzeko tokia non egongo den,
Udalak toki gutxi omen du eta. Hurrengo bilera iraunkorrean gaia
landuko da.
Bestalde
ere, beharrezkoa ikusten da erabakia hartzeko kostu zehatza
ezagutzea.
9.-
Musika bozboragailuak eta mahaia:
Aurrekontu
zehaztu bat ekarri da eta orain eskolari aurkeztu behar zaio ea
eurek prest dauden erdia ordaintzeko. Guraso elkartea prest azaldu da
erdia ordaintzeko.
10.-
Martxoak 22rako Hezkuntza publikoan, dagoen greba deialdia:
Eskolako
zuzendaritzak Guraso elkarteko kideak gonbidatu zituen, martxoak
22rako dagoen greba deialdiaren inguruko informazioa jasotzera,
deialdia egin duten hiru sindikatuko kideak eman behar zuten
hitzaldi informatibo batetara.
Greba
hau hezkuntzan parte hartzen duten langileen eskubideak
aldarrikatzeko, egingo da, baita honek hezkuntz sisteman dakarren
galerak salatzeko ere.
7-Galderak
eta proposamenak
Hurrengo
bilera apirilak 4ean izango da arratsaldeko seietan.