2014-06-05

GURASO ELKARTEKO BILERA 2014/05/08

GURASO ELKARTEKO BILERA
EGUNA: 2014EKO MAIATZAK 8.
Partaideak: Irma Tobar, Larraitz Rodruiguez, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Feli Mujika, Tere Vara, MªJose Izagirre, Elena Irazusta, Juana Dávila, Iñaki Iturbe, Mirari Beloki, Pili Palomares eta Jaione Olano.
          A.  BATZORDE IRAUNKORREKO GAIAK.
1.- HNP.
Lau urtetarako proiektua eginda dago. HNPko arduraduna guraso elkarteko batzordekidearekin bilduko da eta proiektua azalduko dio. HNPko proiektuaren barruan kontenplatzen diren “KANTAGINTZA” saioak aste honetan burutuko dira.
2014-05-05ean Ikaztegietan LH 1.3.4.mailak (oinez).
2014-05-09an Altzon HH4, HH5 eta LH 2.mailak
HH4 eta HH urtekoak autobusez joango dira eta LH2 mailakoak berriz, oinez.
2.- PROIEKTUAK.
SAN JUAN HLHI ikastetxeak 2014-2015 ikasturtean “BIDELAGUNA” proiektuan parte hartzeko eskaera egin du eta bertan parte hartzeko ikastetxeak egindako proiektu proposamena aurkeztu da.
Proiektu hau aurrera eramateko irakasle bat kontratatu behar da eta Pedagogi batzordeak, bai klaustroari bai guraso elkarteari proposamen hau egin dio beraien ekarpenak egin ditzaten:
                1.- Aukeraketa publikoa izatea.
                2.-Euskalduna izatea.
                3.- Alegiako edo gure 2 ikastetxeetako batean ikasi duena izatea.
                4.- Magisteritza eginda edo egiten ari dena izatea.
Horretarako osatuko den batzordeak aukeratuko du irakaslea. Batzorkideak: Bidelaguna proiektuko arduradunak (ikasketa burua, aholkularia), LH5. eta 6. mailako tutoreak eta guraso elkarteko 2 partaide.
Irakaslea,  IGEk kontratatua izan beharko duela, Baikarak lagunduta.  Baina IGEko partaide gehienek kontratazioaren kasu hori ez zuten oso garbi ikusten eta iraunkorrekoak zuzendaritza taldearekin  hitz egiteko geratu dira, dauzkagun zalantzak argitzeko.

3.- HOBEKUNTZA PLANA.
HOBEKUNTZA PLANA eginda dago eta guraso elkarteak kopia bat jaso du, aztertu eta proposamenak egin ditzan.

4.- 2014-2015 URTERAKO PLANGINTZA.
Datorren ikasturterako 2 gela behar ditugu eta horretarako  Gema Gonzalez de Txabarri, lurralde ordezkariarekin harremanetan jarri da zuzendaritza, bilera bat egiteko.
Eskolak delegaritzara deitu du  eta jaso den erantzuna da dirurik ez dagoela. IGE-ri laguntza eskatzen diote, delegaritzara joan eta bileraren bat egiteko.
Delegaritzako Nekane Agirrek eskolari esan dio, udaletxearekin hitz egiteko, udalak lokalaren bat libre duen jakiteko. Zuzendariak erantzun du esanez, hori ez dela beraien lana.
IGEko partaideak bilerara joateko ados azaldu dira eta eskolarekin koordinatuko dira datorren ikasturteari begira zein diren beharrak zehazteko, delegaritzara eskaera bideratzeko.

5.- MEMORIA.
Guraso elkarteak bete beharreko memorian zatia jaso du, eskolak banatua. Maiatzean entregatu behar dugu beteta.  Kide batek hartu du betetzeko, baina azkenean bertan denon artean osatu da.

B.- GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:
1.-ALEGIAKO FESTAK.
 Aurreko bileran erabaki zen, Alegiako festetan, haurrentzako jolasak antolatu eta laguntzaile lanetan,  IGEk ez duela aurten parte hartuko, guraso  faltagatik. IGEk ez du nahiko kopurua osatzen. Baina festetako haurrekin lotutako beste jardueretan  laguntzeko prest azaldu gara: marrazkiak zintzilikatu eta  haurren eguneko bazkaria zerbitzatzeko. Azken honetan guraso boluntarioak  parte hartzen dute.  Ikasturtea bukatu  baino lehen oharra pasako da eskolan boluntarioak biltzeko.
Marrazkiak jartzeko kide batzuk izena eman dute.

2.- MENDI ELKARTEA.
Aurreko urtean, gonbidapena jaso zen bileretara joateko. Kezkatuak zeuden jendearen erantzuna bajua zelako. Zailtasunak zituztelako irteerak antolatzeko.
Orain esan digute, beste saiakera bat egingo dutela jendea elkartzeko . Gure elkar-lana nahi dute, ekainerako antolatu nahi dute irteera bat.  Oharra IGEren bitartez zabalduko da ikastetxean eta datorren urteko plangintzan sartuko da Mendi elkartearekin elkarlana.
3.-HAURTXOKOA.
Aurreko bileran gelditu zen, zozketaren bidez erabakiko zela ordezko langilea aukeratzea.
Horixe egin da eta honela gelditu da zerrenda:
                1.- Vanesa López Fernández.
                2.- Andrea Larrañaga.
                3.- Mikel Arteaga Zabala.

Haur txokoaren arduraduna gelditu  da hauei jakinarazteko beraien beharra tokatuko balitz, nola izango litzatekeen.
Milari ere hauen telefono zenbakiak emango zaizkio, jakiteko berak ezin duenean nori deitu behar dion.


4.- ELKARBIZITZA PLANA.
Aurten egin duten lanarekin segituz, aurtengo eskolako festaren kartela 8 hizkuntzetan egingo dute eskolako umeak.

5.-ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA.
Aurten Balmasedan da ekainaren 1ean.
Txindokiri eskatu zaio presupuestoa.
Irteera goizeko 9:00etan izango litzateke, eta itzulera ordua 18:00tan.
EZ DA ATERA, BEHAR ADINA KOPURUA OSATU EZ DELAKO.


6.-ESKOLA FESTA.
Eskola festarako gauza hauek kontratatatu ditugu:
-         Puzgarriak
-          “Toros babosos”
-          Joku erraldoiak
Ordutegia 17:30tik 19:00arte.
Lanen banaketa egiten da.



7.- LOMCE.
Baikaratik, Eskola Kontseiluan aurkezteko LOMCEren aurkako akordio-proposamena jaso dugu eta eskaera hau nola tramitatu ohar informatiboa ere bidali digute.
LOMCEk erabaki ahalmenak kentzen dizkio Eskola Kontseiluari eta boto eskubiderik gabeko kontsultarako organo bihurtzen du. Hurrengo Organu Gorenaren gai zerrendan sartu behar da, eztabaidatzeko eta bokatzeko.


HURRENGO BILERA: Ekainak 12, arratsaldeko 18:00tan.

2014-04-15

GURASOENTZAKO HITZALDIA





GAIA:  “KULTUR ARTEAN ELKAR BIZI. ANIZTASUNEAN EZAGUTU ETA HURBILDU “.

EGUNA:  APIRILAK 28, ASTELEHENA.

ORDUA:  ARRATSALDEKO 17:00ETAN

LEKUA:   SAN JUAN IKASTETXEAN


GURASO GUZTIAK BERTAN PARTE HARTZERA GONBIDATUAK ZAUDETE.

ANIMATU !

GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2014-04-10


EGUNA:  2014KO APIRILAK 10

Partaideak: Leire Tello,  Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Mirari Beloki, Elena Alustiza, MªJose Izagirre, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Juana Dávila, Iñaki Iturbe, Unai Amondarain eta Feli Mujika.

A-              BATZORDE IRAUNKORREKO GAIAK.

1.-IRTEERAK.
LH 3. Zikloko ikasleek Lesakako barnetegian egindako egonaldian izandako jarrera ona dela eta gaurasoei ohar bat bidali zaie zoriontzeko.

2.- LIBURUAREN EGUNA.
Apirilaren 2an liburuaren eguna ospatu zen eskolan eta aurrez hala eskatuta gurasoen parte hartzea oso ona izan da eta eskertzekoa da.

3.- ATARIA.
Atarikoek prestatutako zuzeneko irrati saioan parte hartu zuten HH-ko eta LH-ko ikasleek.

4.- EUSKALERRIKO TXIRRINDULARI ITZULIA.
Apirilak 7an garraioaren ordutegian itzulerakoan atzerapenak sortu daitezke. Oharra  garraiokoei bidali zaie.

5.-BAKETIK ESKUTIK ANTZERKI TAILERRAK.
Apirilaren 10ean BAKETIK erakundeak antolatutako antzerki tailerrak izan dituzte LH 3. Zikloko ikasleek.

 B)  GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:

 1.-EUSKAL ESKOLAKO PUBLIKOEN FESTA EGUNA.
Iritsi dira kartelak. Aste santuko oporrak pasa ondoren zabalduko ditugu.  Halaber, oharra bidaliko dugu izena emateko dohaineko autobusarako.

 2.- HAUR TXOKOA. ORDEZKO LANGILEEN ZERRENDA.
Ordezkoa izendatzeak daukan premia kontutan hartuta, denon artean erabaki da, hautaketa prozesua zozketa bidez egitea. Zerbitzuko ordezkariak izen emandakoen zerrenda ekarri ez duenez, hurrengo bileran egingo da zozketa.    

3.- HAUR TXOKOA. DESKUENTOA APLIKATUKO DA.
IGEko kide guztien artean deskuentoa aplikatzea onartzea erabaki da honako egoera ematen bada:
·        Haur txoko zerbitzuko azkeneko ordu erdiko erabiltzailea baldin bada (08:30etan sartzen bada):
o  08:30etako eguneroko erabiltzailea bada:   40,00 € /hileko kuota.
o  08:30etako egun solteetako erabiltzailea bada:  4,00 € / eguneko kuota.
Hurrengo ikasturte hasieran Haur txoko zerbitzuko oharrean deskuento hau aipatuko dugu.

4.- GURASOENTZAKO HITZALDIA, BIZIKIDETZARI BURUZKOA:
Bizikidetzaren barruan, gurasoentzako hitzaldia antolatu dugu:
  • Gaia: KULTUR ARTEAN ELKAR BIZI. ANIZTASUNEAN EZAGUTU ETA HURBILDU.
  • Eguna: Apirilak 28, astelehena. 
  •  Ordua:   arratsaldeko 17:00etan.  
  • Lekua:  San Juan ikastetxean
* Gurasoentzako gonbidapena zabaldu da.

5.- HAURRENTZAKO MAIATZEKO EMANALDIA (ANTOLATZEN):
Eguraldiaren arabera, eszena tokia aldatu egingo da. Zirkolosak,  egun horretan, 3 ordu lehenago eszena tokia okupatu behar duela abisatu dio IGEko kideari. Eta kultur etxekoekin jarri da harremanetan berriro .

6.- ZUZENDARITZA PROIEKTUAREN EBALUAKETA.
IGEko ordezkari batek adierazten du Zuzendaritza Proiektuaren ebaluaketa bilera lehengoan ospatu zela. Partaideak:
  • Eskolatik 2 irakasle
  • Organo Goreneko bi kide (IGEko bi ordezkari).
  • Ikuskaria .
Zuzendaritza proiektuak atera duen puntuazio orokorra oso ona izan da. Legez eskatzen da, hemendik 2 urtera beste ebaluaketa egitea eta ondoren, 4 urtera beste ebaluapen bat.
Zuzendaritza proiektuaren ale bat jaso dute IGEko ordezkariek.

7.- IKASTURTE BUKAERAKO FESTA (ANTOLATZEN):
Festa egunerako aldaketa batzuk proposatu dira IGEko kideen artean eta hauek aztertzeko geratu gara.

8.- HAURRENTZAKO IKASTAROAK:
Zirkolosa tailerra:  Maiatzak 8an azken saioa dela oharra bidali da, ez gaizki ulertuak egoteko.
Antzerki tailerra: amaiera eman zaio.

hurrengo bilera: maiatzak 8an (osteguna).

2014-03-27

IGE BILERA, 2014-03-13

Partaideak: Leire Tello,  Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Iñaki Iturbe, Unai Amondarain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Nekane Mujika, Jaione Olano eta Feli Mujika.

A-             IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK.

1.-ZUZENDARI PROIEKTUA

Zuzendari proiektua ebaluatzeko batzorde bat osatu behar da. Batzorde hori osatzeko ondorengo partaideak izendatu dira:

·         Klaustroko bi irakasle eta bi ordezko.
·         Organo Goreneko irakasle ez diren bi partaide eta bi ordezko (  IGEko kideak izendatu dira).  
·         Batzorde burua ikuskaria izango da.

2.- ZUHAITZ EGUNA.

Martxoaren 10ean zuhaitz eguna ospatu da. Bertan HHko eta  LHko ikasleek hartu dute parte. LHkoak Langaurrera joan dira egun osoz. HHkoak berriz, Belostegira joan dira eta goizez burutu dute “zuhaitz landaketa” ekintza.

3.- LOATZO MUSIKA ESKOLA.

Martxoaren 14an, Villafranca del Penedes-eko musika ikasleek emanaldi bat eskainiko dute LH eta DBHko ikasleentzat, kultur etxean, goizeko 10:30etan.

4.- KULTURARTEKOTASUNA.

Kultur-arteko astean Errumania landu dute ikastetxean. Burututako lana kultur etxean egon da ikusgai.

5.- IRTEERAK.

LH 3.zikloko ikasleek irteera dute martxoren 19tik 21era arte. Lesakara joango dira eta beraiekin Jokin, Iñaki eta Agurtzane joango dira. Irteera honetan arazorik ez izateko izan beharreko jarrera egokiak landuko dira gelan eta gurasoei ere zuzendaritzaren izenean ohar bat bidaliko zaie jarrera desegokiak izanez gero hartu daitezkeen erabakien berri emanez.
6.- KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA.

2013-2014 ikasturteko kurtso bukaerako jaialdia ekainaren 7an ospatuko da.

7.- IÑAUTERIAK.

Otsailaren 27an, ostegun gizena ospatu zen.  Oso ondo joan zen dena.

8.-KOMUNETAKO ARAZOA.

Komunetako paperaren erabilera desegokia dela eta, lehen solairuko bai nesken bai mutilen komunetatik eskuak lehortzeko eta beraien beharretarako papera kentzea erabaki da.
Neska mutilen beharretarako papera geletan banatuko da. Eskuak lehortzeko aukerari oraingoz ez diote irtenbiderik aurkitu baina horretan daude.


B)  GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:

1.-ALEGIAKO FESTAK .HAURREN EGUNEKO EKINTZAK:

Udaletxeko Festa Batzordetik, urtero bezala, haurren egunean hainbat jarduera antolatzeko eta aurrera eramateko IGEren laguntza eskatu dute. Erantzuna eman behar zaie.  


2.- HAURRENTZAKO EMANALDIA:

Maiatzean urtero antolatzen dugun haurrentzako emanaldirako proposamen batzuk luzatu dira. Kide batek proposatzen du Zirkolosakoen ikuskizuna, ikastaroaren amaierarekin bat etorriz. Denok ados gaude. Egun posibleak: maitzak 9 edo 23. Ordua:  18:00etan. Lekua: zehaztuko da.


3.- BIZIKIDETZA INGURUAN HITZALDIA GURASOENTZAT:

Baikaratik bizikidetzaren inguruan gurasoentzako honako hitzaldia proposatu dute: 
·         Gaia:  Kultura eta aniztasuna.
·         Eguna: Apirilak 28, astelehena. Beraiek zehaztu dute eguna eta ezin da aldatu.
·         Ordua: 17:00etan


4.- IKASTURTE BUKAERAKO FESTA:

Eguna zehaztuta dago:  Ekainak 7. Iruñako enpresarekin (iazkoa) harremanetan jartzeko geratu gera, aurrekontua eskatzeko . Baita beste enpresa bati ere eskatuko diogu aurrekontua.

5.- EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA EGUNA:

Zehaztuta dago aurten noiz eta non izango da (Baikaratik iritsi zaigu informazioa):

·         Eguna:  Ekainak 1 (igandea)
·         Non:    Balmaseda (Bizkaia)

Festa honetara joateko autobusa antolatzeko geratu gara, beraz, lehenengo, gurasoei oharra zabalduko diegu eta  izen emandako kopuruaren arabera, jarduera hau burutuko den ala ez erabakiko da.  

6.- HAUR TXOKOA. LANGILE ORDEZKOA.
Datorren bileran zehaztuko dugu ordezko langilearen hautaketa.


hurrengo bilera, apirilaren 10ean.


2014-03-04

IGE-ko BILERA 2014-02-13

GURASO ELKARTEKO BILERA 2014-02-13

Partaideak:  Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Juana Davila,Tere Vara, Mª Jose Izagirre, Elena Alustiza, Unai Amondarain, Nekane Mujika, Pili Palomares eta Jaione Olano.

A- IRAUNKORREKO GAIAK.

1.-LOATZO MUSIKA ESKOLA.
Loatzo musika eskolakoen proposamen bat ekarri dute eskolara.Martxoak 13tik 16ra Villafranca del Penedeseko musikako ikasleak etorriko dira eta martxoaren 14ean musikako emanaldi bat eskeintzeko asmoa dute LH eta DBHkoentzat kultur etxean 10:00 - 10:30 inguru horretan.

2.-SANTA AGEDA.
Otsailaren 4ean Santa Ageda eguna ospatu genuen ikastetxeko patioan eta udaletxe aurrean kantaldi bat eskaini genuelarik, honen harira aipatu nahi dugu ikasleen jarrera oso ona eta egokia izan dela eta hala jakinerazi diegu iraunkorreko partaide diren gurasoei.
IGEko zenbait gurasoek ere gauza berbera komentatu dute.

3.-PROIEKTUA.

Zuzendaritza proiektua egina dago.Delegaritzak onartu ezkero, beste irakasle bat lortuko litzateke, baina heren bat.

4.- 2014-2015 IKASTURTERAKO MATRIKULA.

HH2 urteko gelan oraingoz 26 ikasle daude matrikulatuak 2014-2015 ikasturterako.
HH3 urterako gelarako 4 ikasle daude, eta HH5 urterako berriz ikasle bat. 

5.-ZUHAITZ EGUNA.

Zuhaitz eguna aurten martxoaren 7an izango da.Komentatzen zen, hamaiketakoa udaletxeak antolatzen duela eta gurasoen laguntza ez dutela eskatzen.

6.-AJA.

Eskola kontseiluan onartutako aldaketak,erlijiotik HJAra eta alderantzizko bidea egiteko eta kalifikazioen emaitzak erreklamatzeko epeak finkatzea, AJAn txertatuta daude, ikuskariak ikuskatzea besterik ez da falta.

7.-GARRAIOKO BEGIRALEEN GREBA.

Greba deskonbokatua gelditu da.

B- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.

Komentatu da, zenbait irakasle bajan daudela eta beraien ordezkoak etorrita daudela.

Aurreko bilera batean erabaki zen 3 haur dituzten familiak, ikastaro batean 3 haurrak izena emana badute, 2 haur bezala kobratuko zitzailea.
IGEko guraso batek komentatu du, kasu bat badagoela, non guraso bakarra dena eta berak 2 haur dituenak. Kasu hau ere familia ugaria bezalako kasua hartzen dela. Beraz, kasu honetan ere 2 haurrak ikastaro batean apuntatuak badaude, 1 bezala ordainduko beharko du.

KUOTA.

Kuota kobratzeko agindua pasa du ikastetxeak.
Esplikatu zaigu, itzulketak izaten direnean zein prozedura izaten den.
Lehendabizi Jokineri esaten zaio, eta berak familia hoiei ohar bat bidaltzen diela.
Erabaki da, berriro ere beste ohar bat bidaltzea eta esplikatuz zertarako izaten den diru hori.
Erabaki hau Jokineri komentatuko zaio. Agurtzane gelditu da Jokinekin hitzegitekotan.

HITZALDIA.
Beatriz Ezeizak emandako hitzaldiari buruz, gustokoa izan dela komentatu da, nahiz eta partaidetza haundia ez izan.
Balorazio bat egitea esaten zen, diru asko izaten dela eta gainera gehienak IGEko partaideak zirela hitzaldian.
IGEko guraso batek esan du, berari komentatu zitzaiola, hitzaldia zegoen garaian posible ote den haurtxokoa jartzea.Komentatzen zen horrek kostua gehiago izango lukeela.Aurreko urte batean haurtxokoa jarri omen zen, kasu horretarako DBHko ikasleei eskatu zitzaien zaintza egitea.Gero hauei ordaindu zitzaien.

ZIRKO TAILERRA.

Pilik komentatu du, guraso batek galdetu diola ea posible den ikastaroa asteburuan jartzea.
Mª Josek esan du, asteburuetan eta jai egunetan Kultur Etxea itxita egoten dela.Beraz ezin izango litzateke egin.

ELKARBIZITZA.

Dakigun bezala, elkarbizitza planan, Errumania buruz ari dira lanean,eta aldi berean ikastetxean ere bai.
Inmigrazio teknikariak proposamen bat luzatu zuen, hitzaldi edo bideo emanaldi bat egitea.Baikarari galdetzekotan gelditu gera, Agurtzanek deituko du eta kurtsoa bukatu baino lehen izan beharko luke bideo edo hitzaldi bat.
Ikasleak gai honekin ari badira, guk ere saiatu beharko genuke aportazioren bat egiten.
Honelakoetan, publizidade gehiago eman beharko genukela. Hitzaldiarekin gertatu den bezala.

HAURTXOKOA

Paperak eta triptikoak banatu dira.
Ume berri batek eman du izena 2014-2015 ikasturteari begira.
Guraso honek galdetu ea posible izango litzateken arratsaldean haurtxokoa jartzea, bere beharra arratsaldean ere baduelako.
Momentu honetan eskari gehiago ez dago, bainan guraso gehiagoren beharra suertatako balitz, orduan zerbait egingo litzateke.
Beste gai bat azaldu da haurtxokoaren inguruan, zaintzaileari buruz.Hau da, Mila gaixotuko balitz momentu honetan bera ordezkatzeko inor ez dago, lan poltsa hutsik geratu delako.
Ohar bat bidaliko da etxeetara interesatuak daudenak apuntatzeko eskola bertan.

BILERA DEIALDIAK
Azkeneko bileretarako oharrak ez dituzte IGEko gurasoak jaso, iraunkorreko kideei esan zaie gogoarazteko eskolako zuzendariari.


Hurrengo bilera, martxoaren 13 arratsaldeko 18:00tan.


2014-01-29

GURASO ELKARTEKO BILERA (2014-01-16)

 Partaideak: Leire Tello, Irma Tobar, Elena Alustiza, Agurtzane Arsuaga, Larraitz Rodriguez, Juana Dávila Nekane Mujika, Mirari Beloki, Tere Vara, MªJose Izagirre, Unai Amondarain eta Feli Mujika.

 A-   GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.

1.-2013-3014 IKASTURTEKO AURREKONTUAK
2013-2014 ikasturteko aurrekontuen kopia bat jaso dugu. Norbaitek galdera edo argibideren bat behar izan ezkero Jokini galdetu behar zaio.

 2. EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA.
Ebaluazio diagnostikoko emaitzak ere iritsi dira eskolara. Ondorengo asteetan emaitzak aztertu eta hobekuntza plan bat egitea beharrezkoa da. Berritzeguneren laguntza izango da horretarako.

3.- SANTA AGEDA EGUNA.
Santa Ageda eguna ospatuko da otsailaren 4an. Aurreko egunean, otsailaren 3an, entsaioa egingo da ikastetxeko jolastokiko gune babestuan. Bai entsaiorako eta emanaldirako gonbitea ohar bidez gurasoei ere luzatuko zaie.

 4.- GARRAIOKO BEGIRALEEN GREBA DEIALDIA.
Garraioko begiraleentzako greba deialdia:  urtarrilak 13, 14, 20, 21 eta 22. Urtarrilaren 13an eta 14an begiraleek ez dute greba egiteko asmorik.

 5.- ABENDUAK 24KO ABESTIEN ENTSAIOA.
Abenduak 24ko kantaldia prestatzeko egindako entsaioan ikasleen bertan duten jarrera hobetzeko gelan lanketa bat egin da. Ikastetxeak oso balorazio positiboa egiten du zentzu honetan.

6.- JANGELAKO LANGILEEN FORMAZIOA.
Otsailaren 3-4an jangelako sukaldari eta begiraleek formazio saioa izango dute ikastetxeko liburutegian 9:00-12:00etara.

 7.- GURASO ELKARTEAK JASOTAKO KORREOEN BERRI.
* Eroskik antolatutako “haurren elikaduraren” inguruko ekitaldia.
* Inauteriak, aste kulturala, kurtso bukaerako jaiak… antolatzeko taldeak.
* Beizamabizia.

8.- IKASTETXEKO FUTBOL ZELAIKO GRADAK.
DBHkoek ikastetxeko futbol zelaiko gradak egurrez forratzeko eta jolastoki babestuan bankuak jartzeko asmoa bertan behera gelditu da DBHko klaustroak hala erabakita.

 B)  GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:

1.-ABENDUAK 24:
Aurtengo jardunaldiaren balorazioa egin da eta proposamen batzuk luzatu ditugu datorren urterako.
* Bildutako dirua (Filipinasera bidaliko da): 394,-euro.  Horietatik 100,-€ Udalak eman du.

2.- ESKOLA SARRERAKO ATEAK:
Eskolako sarreran, goizeko 9:00etan atearen bi orrialdeak irekitzea proposatuko da eskolan. Orrialde bakarra irekitzen da eta gutxiegia gelditzen da.

3.- KANPOKO KOMUNAK:
Itxita ala irekita egoten diren zehazteko geratu gara eskolakoekin. Orain itxita egoten direla guraso baten edo besten komentarioak  iritsi dira IGEra. 

4.- ELKARBIZITZA PLANA:
Gaur bilera bat egon da eta bertan parte hartu duten IGEko kideek esan dute momentuz ez dutela gurasoen kolaborazioa eskatu.

5.- GURASOENTZAKO HITZALDIA:
Kide batek komentatzen du hitzaldia datorren ostegunean izango dela (urtarrilak 23), arratsaldeko 18:30etan, kultur etxean. Gaia:  Komunikazioa familian. Nola komunikatu behar dugu geure seme-alabekin ? Zeintzu erizpide jarraitu behar ditugu ? Hizlaria:  Beatriz Ezeiza, pedagoga eta logopedi-terapeuta. Oharra pasako dugu datorren astean.

 6.- SAHARAREN ALDEKO KANPAINA:
Aurten ere eskolan martxan jarriko da, Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako saharar herriaren aldeko kanpaina, datorren urtarrilaren 20tik 31ra.  Honako hauek bilduko dira: elikagaiak      (azukrea, arroza, olioa, pasta, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan),  konpresak, helduentzako pixohialak eta eskola materiala. Eskolako sarreran kaxa batuk jarriko dituzte bertan produktuak biltzeko.

7.- MATRIKULAZIO KANPAINA ZABALDUKO DA:
Kide batek dio urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran matrikulazio kanpaina zabalduko dela eskolan eta IGEri buruzko triptiko informatiboa banatzeko eskolakoei komentatzea komeniko litzatekeela. Eskolakoei esango zaie. Baita, Haur Txoko zerbitzuari buruzko orritxoak ere banatuko zaizkie.     

8.- BARATZA:
Prestatuta dagoela guztia dio baratzako arduradunak.

9.- PILOTA KIROL TALDEA.
Aurten ere pilota txapelketarako diru-laguntza eskaera jaso dugu. Iazko laguntza zenbateko berdina ematea erabaki dugu ( kamisetak, trofeoak, kalendarioak…).

10.- HAURRENTZAKO TAILERRAK:
ZIRKO TAILERRA:
Nahiz eta izen-emateko epea gaur amaitzen den,  orri batzuk falta direla ohartu gara, beraz, bihar falta diren orriak eskolan eskatu beharko dira eta kide batzuk  elkartzeko geratu dira taldeak antolatzeko, arratsaldeko 16:00etan. 
ANTZERKIA:
Momentuz orri gutxi daude, agian orriak falta dira. Bihar eskolan zehaztuko da orri gehiago dagoen ala ez.

hurrengo bilera, OTSAILAREN 13AN.

2014-01-12

IGEko bilera, abendua.


GURASO ELKARTEKO BILERA 2013-12-12
Partaideak: Iñaki Iturbe, Leire Tello, Feli Mujika, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Juana Davila, Mª Jose Izagirre, Elena Alustiza, Tere Vara eta Jaione Olano.

A- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-ABENDUAK 24.
Eguberrietako entsegua, abenduaren 19an, 15:30etan, izango da eta komeni da gurasoak etortzea. Oharra bidaliko da. 
Oharra hau aprobetxatuz, abenduaren 24koa ere bidaliko da, non elkartzeko ordua goizeko 11:00etan izango delarik eskolako patioan.
 Hamaiketakoak preparatzeko 10:30etan gelditu dira zenbait guraso. Erosketak zeinek egin, erabili behar ditugun tresnak zeini eskatu edo nork ekarriko dituen, eskolari zer eskatu... hori dena lotuta geratu da.
Musikariak, Loatzo Musika Eskolakoak izango ditugu, baita Inma eta Mirari (panderoa).
Traktorea ere izango da, eta baita karroa ere. Karroa montatzeko laguntza beharko da, eta mutilak gelditu ziren horretarako.
Eguraldi txarra egingo balu, eskolako patioan kantatuko litzateke, eta gero udaletxeko arku-azpian.
Aurten bilduko den dirua, Filipinasera bidaltzea erabaki da, oharrean jarriko da.

2.- HUSTUKETA PLANA.
Urtero bezala, datorren astelehenean, abenduak 16, egingo da sutearen larrialdiko hustuketaren simulazioa.

3.- AIETEKO ESKOLA.
Aiete Eskolako Guraso Elkarteak Gipuzkoako Guraso Elkarteen eta orokorrean gurasoen laguntza eskatzen duela Baikara bitarte jakin dugu.
Arazo larriak dituzte, Eusko Jaurlaritzak eraikin berri bat agindu zieten baina, aurten ere, 2014ko aurrekontutik kanpo utzi du Aiete Ikastetxeko eraikuntza proiektua. Duela 8 urte behinbehineko kokalekuan jarraitzen dute  eta urtez urte prefabrikatu edo barrakoiak jartzen joan dira, ikastetxeko egoera eta lekua geroz eta eskaxagoa eta larriagoa izanik.
Egoera hau salatzeko, change.org web orriaren bidez sinadurak jasotzeko kanpaina bat martxan jarri dute, eta horretarako.  Laguntza emateko link horretan sakatu behar dugula jartzen du.
3.-EUSKAL ESKOLA-JANTOKIEN KUDEAKETARAKO AGIRI BERRI BATEN ALDEKO ATXIKIMENDUA.
Badira hilabete batzuk Eskola Jantokiei buruz Plataforma bat sortu dela helburu garbi batekin: Eskola Jantokien kudeaketarako Agiri berri bat eskatzea. Hainbat bilera egin ondoren agiri bat adostu dute eta agiri horri  Guraso Elkarteen atxikimendua lortzeko  beraien eskutitza, agiriaren proposamena eta atxikimendua bidali dizkigute.  Ados bagaude atxikimendua helbide honetara bidali behar dugu:   EHIGE Gurasoen Elkartea, Ronda 27, 1.ezk. 48005 Bilbao (posta arruntaz bidaltzeko) edo e-mailez: ehige@ehige.org
Atxikimendu orria prest dago eta denon adostasunarekin Leire lehendakariak sinatu du eta bidaliko dugu EHIGEra.
4.- IGEko KUOTA.
Abenduaren hasieran ordaintzen da baina, aurten,  abenduaren 19an pasako dugu. Bileran denon artean erabaki da aurten ere  kuota berdin mantentzea eta igoerarik ez aplikatzea. Oharra pasako da.
5.-GURASOENTZAKO HITZALDIA.
Gai hau daraman guraso arduraduna gaur ezin izan da etorri, beraz, konfirmatu beharra gelditzen da hitzaldia noiz izango den eta ordutegia ere bai. Kultur-Etxea, urtarrilak 16 eta 23rako dago hartua.

6.- IKASTAROAK.
Guraso batek  informazio bat ekarri du, ZIRKOLOSA. Ikastaro hau malabareei buruz da, zirkoarekin lotuta. Txosten bat ekarri du, eta ikastaro honen nondik norakoak azaltzen ditu, eta helburuak ere bai.
IGEko partaideei ideia gustatu zaie, eta martxan jarri nahi da.  Oharra urtarrilean bidaliko honako ezaugarri hauekin: 
ZIRKO TAILERRA:
  • Norentzat: LH1etik LH6 bitartekoentzat.
  • Iraupena: Urtarrilaren 30ean hasita, 10 saio izango dira.
  • Eguna:  Osteguna.
  • Ordua:  16:00-17:00  (2. talde bat osatuko balitz, 17:00-18:00 izango litzateke).
  • Prezioa: 40 € inguru (izena ematen duten ume kopuruaren arabera).

Lehengo urtean, Izaskun Lopetegik eman zuen ANTZERKI ikastaroarekin jendea gustora zegoen eta errepikatzea pentsatu da. Urtarrilean oharra bidaliko da ondorengo xehetasun hauekin:
ANTZERKI TAILERRA:
  • Norentzat: LH3tik hasi eta LH6 bitartekoentzat.
  • Iraupena: Urtarrilaren 28an hasita, 10 saio izango dira.
  • Eguna:  Asteartea.
  • Ordua:  16:00-17:00 
  • Prezioa: 20 € inguru (izena ematen duten ume kopuruaren arabera).

  • 7. ELKARBIZITZA PLANA.
    Guraso elkarteko 3 kide joan dira bilerara eta informazioa ematen digute.
    Kulturaniztasun inguruan, aurten landu behar dituzten gaiak Rumania eta Pakistan dira.
    Aurten, bertan egiten den lana erakutsi nahi da, ez dadila bertan gelditu, zabaldu herrian, gurasoei…. Arazoa da hori nola egin. Ideiak pentsatzen joan beharra daukagu. Otsailaren bukaerarako.
    Elkarbizitzako hurrengo bilera urtarrilaren 16an izango da, arratsaldeko 15:00etan. Oharra pasako da guraso guztiei gonbidatuz. Ea partizipazio haundiagoa lortzen den.

    8. KULTUR  OHARRAK.
    Kulturako guraso arduradunak beste gauza bat komentatu du, Olentzero etorrera eta Errege kabalgata egunerako guraso boluntarioen laguntza behar dutela.

    -        Abenduak 24an, 18:00etan eskola parean.

    -        Urtarrilak 5ean, 18:30etan, plazan.

     

    hurrengo bilera, 2014KO urtarrilaren 16an.